Errekonkista: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
2. lerroa:
'''Errekonkista''' ([[gaztelania]]z eta [[portuges]]ez ''Reconquista'', [[katalan]]ez ''Reconquesta'') [[Iberiar penintsula|Iberiar Penintsulako]] iparraldeko erresuma [[kristautasun|kristauek]] [[Al Andalus|Al-Andalus]] [[musulman]]a azpiratzeko prozesu militarrari nazioartean ematen zaion izena da. [[Covadongako gudua|Covadongako bataila]] [[722]]an hasieratzat jotzen da, eta amaiera [[1492]]ko [[Granadako Gerra|Granadako erresumako konkistarekin]] gertatu zen.
 
[[Historiografia]] modernoaren ikuspuntutik, 'errekonkista' (berriro konkistatzea hain zuzen) terminoa ez da zuzena. Izan ere, [[Gaztelako Erresuma|Gaztelako erregeek]] euren burua [[Bisigodoen Erresuma|Toledoko erresuma bisigodoa]]ren ondorengotzat jotzen ahalegindu arren, erresuma kristauak konkista musulmanaren ondoren eratu ziren. Gainera, berriz ikuspuntu moderno honen arabera, 'errekonkista' kontzeptu murritza da, bertsioIberiar kristauaPenintsula iparraldeko erresuma kristauen bertsioa baino ez baitu erakusten, musulmanena edo [[Al-Andalus]]<nowiki/>eko kristauena ([[Erritu hispano-bisigotiko|mozarabiar]]<nowiki/>rena) baztertuz. Hortaz, Konkista kristaua edo Iberiar Penintsulako konkista feudala gisako terminoak iradoki dira azken urteotan, errekonkistak daraman zama ideologikorik ez daukatenak. Nolanahi ere, Errekonkista da gehien erabiltzen jarraitzen den terminoa, hain da zabaldua.
 
Al-Andalusko kolonizazioa ez da Iberiar Penintsulara mugatu daitekeen gertaera, garaiko testuinguru europarrean gizarte feudalaren hedapenaren garaia baita, [[feudalismo]]aren bihotzetatik ([[frankoak|frankoen]] kokagunetik) kanporantz. Honela, [[Irlandako konkista ingelesa]], [[alemaniarren ekialderako hedapena]], [[Gurutzadak|Gurutzaden]] bidez [[Lur Santua|Lurralde Santuen]] okupazioa, besteak beste, prozesu beraren beste adibide batzuk izango lirateke.