Tsunami: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
'''Tsunami'''a [[olatu]] erraldoi bat edo olatu erraldoien talde bat da, [[Itsaso|itsasoko]] ur kopuru handia bertikalki eta laster desplazatzen denean sortua. Fenomeno natural hau lurgaineko zein itsaspeko [[lurrikara]], [[luizi]], [[sumendi]] erupzio zein [[meteorito]] handien talka batek sortua izan daiteke. Itsaspeko eztanda atomikoek ere sortu omen ditzakete. Horregatik, nahiz eta olatu erraldoi itxura izan, ez dira egiazko olatuak, hauek haizeak eragindakoak baitira.
[[Fitxategi:The_Great_Wave_off_Kanagawa.jpg|link=https://eu.wikipedia.org/wiki/Fitxategi:The_Great_Wave_off_Kanagawa.jpg|eskuinera|thumb|360x360px|''Kanagawako uhin handian'' ({{lang|ja|Kanagawa-oki nami-ura, 神奈川沖 浪裏}}) XIX mendeko ukiyo-e edo zur-irarlan ezaguna, [[Katsushika Hokusai]] [[Japonia|japoniar]] artistak egina. Bertan tsunamia haizeak sortu eta xaxatutako olatu erraldoitzat irudikatzen da, ez benetan den lur mugimendu handi batek sortutako itsas mailaren goratzetzat.]]
Izena [[Japoniera|japonieratik]] dator, eta bi hitz batuz sortua da: «portu» (''tsu'', 津) gehi «uhin» edo «olatu» ({{lang|ja|''nami'', 波}} edo {{lang|ja|浪}}). Grafiari dagokionez euskarak hitza maileguan hartu du, ohiko forma hartuz: tsunami bat, tsunamia, tsunamiak; japonierazko ahoskerari dagokionez, hasierako soinua euskarazko ''tz''-tik hurbilago dago. [[Japonia|Japoniako]] arrantzaleek sortu zuten hitza, noizean behin portura itzultzean kaiko inguruak urak suntsituta aurkitzean, nahiz eta haiek olatu bakar bat ere ez nabaritu itsasoan zeudenean. Tsunamiek uhin garaiera (anplitude) txikia dute itsaso barruan eta uhin luzera handia (maiz ehunka kilometro luze); horregatik, nabarigaitzak dira itsasoan, pasatzen den konkortxo samurtzat ageri baitira.
 
Fenomeno hau sarrien pairatzen duen eskualdea [[Ozeano Barea|Ozeano Bareko]] kostak dira, bertan kokaturik baitago ''[[Ozeano Bareko Suzko Eraztuna|Suzko Eraztuna]]'' edo aktibitate sismiko handien duen bi plaka tektonikoen talka lerroa, batez ere [[Asia|Asiako]] ekialdea.
 
== Garrantzitsua da jakitea ez dela nagusiki tsunamiaren garaiera suntsitzaile egiten duena, baizik-eta ur mailaren igoeraren iraupena eta honek desplazatutako ur kopurua: hainbat metro garaierako olatuak, agian hamar metro ingurukoak, sarri agertzen badira ere Ozeano Bareko kostetan, ez dute nahiko ur eramaten lur barnera sartzeko haina. Kontrakoa, olatuak bi metro eskas izanik ere, ur kopuru handia badu, suntsitzailea izan daiteke oso, ehunka metro lur barnera sartuz leku laua eta oztopo naturalik gabea bada. Halaxe gertatu zen [[Indonesia|Indonesiako]] [[Banda Aceh]] estatuan 2005eko abenduan, itsasoa lehorrean hainbat kilometro sartuta. ==
 
== Tsunamien sorrera ==