Uhin sismiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
8. lerroa:
Uhin sismikoek bi motako dardara higidurak eragiten dituzte Lurraren barruan higitzen diren bitartean. Eta horren ondorioz bi motako uhinak bereizten dira:
*P uhinak, lehen mailakoak edo luzetarakoak, luzetarako [[konpresio]]-[[distentsio]] dardaren bidez igortzen dira; hau da, P uhinak bidean aurkitzen dituen haitzak konprimituz eta atzean utzitakoak dilatatuz hedatzen dira, uhinaren hedatzearen noranzko berean. Beren hedatze [[abiadura|lastertasuna]] material igorlearen araberakoa da, baina oro har, [[dentsitate (argipena)|dentsitatea]] handitu ahala handitzen da lastertasuna ere. Lastertasun hori segundoko 6-13,5 kilometro (km/s) artekoa izaten da. Uhin bizkorrenak direnez, hauexek iristen dira lehenak sismografoetara. Hortik datorkie lehen mailako uhin izena. Uhin horiek ingurune [[solido|gotorretan]] zein [[likido|isurkarietan]] zehar hedatzen dira.
*S uhinak, edo uhin silikatatuak bigarren mailakoak edo zeharkakoak, materialen etxeko dardaren bidez hedatzen dira, eta horren ondorioz forma txorroskiloak eragiten dituzte material horietan, hedatze horren noranzkoaren perpendikularrean. Hala ere, bolumena ez da aldatzen. Uhin horiei [[zizaila]] uhin izena ere esaten zaie. Uhin hauetan energia gehiago eralgitzen da igorpenean. Horrenbestez, uhinak geldiagoak dira, segundoko 3,7-7,2 kilometro (km/s) lastertasunekoak, eta sismografoetara beranduago heltzen dira. Uhin horien jokabidea ingurunearen malgutasunaren araberakoa da; eta beraz, gorputz gotorrek baizik ezin dutenez malgutasunez aritu, S uhinak ez dira jariakarietan zehar hedatzen.
[[File:Rayleigh wave.jpg|right|250px]]
[[File:Love wave.jpg|right|250px]]