Laurogei Urteko Gerra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Utergar (eztabaida | ekarpenak)
Utergar (eztabaida | ekarpenak)
24. lerroa:
 
==Lehenengo etapak (1566-1572)==
Herbehereetan liskar giroa zegoen matxinadagatik, prediku kalbinistagatik, [[1565]]ko uzta txarraren ondoko goseteagatik eta [[Iparraldeko Zazpi Urteko Gerra|gerraren]] ondoriozko estutasun ekonomikoengatik. [[1566]]ko abuztuan, jendetza batek monasterio bat arpilatu zuen [[Steenvoorde]]n (egun Frantziako iparraldea), Sebastian Matte predikalari buru zuela. Ondoren, antzeko istiluak izan ziren beste toki askotan, arte eta apaindura erlijiosoa suntsitzeko, kalbinistek sustatutako mugimendu [[ikonoklasmo|ikonoklasta]] batean. Oro har, tokian tokiko agintariek ez zuten esku hartu bandalismoa gelditzeko. Noblezia erdibitu zen, Orange eta beste noble handi batzuk mugimendu iskabilatsuaren kontra agertu baitziren, eta beste batzuk, batik bat Henrike Bredoredekoa, berriz, alde. Herbehereak berriz mendean izateko, Filipe erregeak armada bat igortzea beste irtenbiderik ez zuen ikusi, eta, hortaz, [[1567]]ko abuztuan, [[Brusela]]ra abiatu zen 10.000 laguneko tropa bat, [[Fernando Álvarez de Toledo]], [[Albako dukerria|Albako dukea]], buru zuela.