Biztanleria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 212.142.176.250 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Lainobeltz wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
1. lerroa:
{{argitzeko|gizakien populazio edo biztanleriari|Populazio (argipena)}}
 
[[Fitxategi:Population density.png|thumb|350px|Munduko biztanleriaren banaketa [[1994]]an.]]
 
'''Biztanleria''' edo '''populazioa''' eskualde jakin bateko biztanleen multzoa da.
7 ⟶ 9 lerroa:
Biztanleriaren geografia edo demogeografia espazioaren antolakuntzaren zientziekin eta zientzia demografikoekin dago lotua. [[Demografia]]ren metodoak erabili gabe ezingo lirateke biztanlerien ezaugarriak definitu; [[geografia]]ren metodoak, berriz, [[kartografia]]renak, bereziki, beharrezkoak dira ezaugarri espazialak ulertzeko.
 
== Biztanleriaren egungo aniztasuna ==
 
Seguru asko inoiz ez da izan gaur egungoa bezalako alde handirik adierazle demografiko nagusiek adierazten dituzten leku batzuetako eta besteetako balioen artean: urteko hazkunde-tasan ([[Errusia]]ko % 0,6tik [[Oman|Omango Sultanerriko]] % 5era), bizi-itxaropenean ([[Txad]]eko 41 urtetik [[Japonia]]ko 79ra), 15 urtetik beherako biztanleen ehunekoetan ([[Italia]]ko % 16tik [[Zambia]]ko % 50era), eta abar. Aniztasun hori gizateriaren historian parerik ez duen eta munduko toki batzuetan eta besteetan era desberdinean eta abiadura desberdinean garatu den fenomeno bati zor zaio: erregimen demografiko tradizionaletik erregimen modernora igarotzeari, hain zuzen ere. Trantsizio demografiko esaten zaion erregimen-aldaketa horretan, heriotza-tasaren eta jaiotza-tasaren arteko jatorrizko oreka hautsi egiten da; jokabideen aldaketak oso hazkunde azkarra ekartzen du, heriotza-tasa eta jaiotza-tasa apalaren oreka-egoera berria finkatu arte.