Jesus Ariño Maruri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «{{Agintari infotaula | izena = Jesus Ariño Maruri | armarria = Escudo de Zalla.svg | irudia = Jesus ariño.jpg | kargua = Za...»
(Ez dago alderik)

01:59, 18 urria 2016ko berrikusketa

Txantiloi:Agintari infotaula Jesus Ariño Maruri (Zalla, Bizkaia, 1900ko otsailaren 11 - Zalla, Bizkaia, 1976ko abenduaren 10a) EAJ-PNVren zerrendaren eskutik Zallako zinegotzia lehenik eta ondoren alkatea izan zen.

Politika

Hastapenak

1932ko urtarrilean Zallako Udalean EAJko zinegotzi izendatua izan zen. EAJko zinegotzi gisa 1937ko apirilaren 8ra arte jardun zen, egun horretan gauzatu zen ohiko udal batzan alkate izendatu zen arte.

EAJko kide izateaz gain, ELAko kidea ere 1930-1976 tartean izan zen.

Gerra Zibila

 
Jesus Ariñoren heriotz zigorra, derrigorrezko lanetara kondenatzen duen epaia.

Zallako alkate gisa oso egoera zailetan jardun zen. Herriko hainbat guneen babesa antolaketan jardun zen, hala nola, Maristas ikastetxea, herriko eliza zein matxinatuen aldekoen etxeak babestuz. Herriko hainbat eskubitarrei ziurtagiriak eman zizkien matxinatuen zonaldera ihes egin zezaten. Gerra Zibilaren kontestuan izan zuen jardueraren berri, gerra kontseiluan eman zen.

Avellaneda batailoian gudari gisa jardun zelarik, Santoñan atxilotua izan zen eta bertan heriotz zigorra ezarri zioten. 1939. urtean heriotz zigorra langileen batailoi batean bi urtez jardutea kondenatua izan zen. Bertan, Castejon-Zuera noranzkoaren bigarren trenbidearen eraikuntzan jardun zelarik. 1940ko irailean askatu zuten.