Marcelino Bilbao: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t clean up, replaced: {{FRA|1}} → {{bandera|Frantzia}}
t →‎Biografia: barne lotura zuzenketa
23. lerroa:
[[Iparraldeko frontea (Espainiako Gerra Zibila)|Iparraldeko frontea]] erori zenean, Avilésetik Bordelera itsasontziz ihes egitea lortu zuen eta handik Kataluniara iritsi zen. "63. Maxim ametrailadore konpainia"n sartu ondoren 1938ko otsailean [[Teruelgo gudua]]n borrokatu zen, [[Tinieblas González|Valentín González]] "El Campesino" ezagutu zuelarik. [[Ebroko gudua]]n domina bat jaso ondoren, 1939ko otsailaren 9an [[La Jonquera]]tik muga zeharkatu zuen.
 
[[Frantzia]]n [[Saint-Cyprien (Ekialdeko Pirinioak)|Saint-Cyprien]], [[Argelès-sur-Mer]] eta [[Gurseko kontzentrazio-esparrua|Gurs-eko]] kontzentrazio esparruetan egon zen, azken esparru honetan [[Jose Maria Agirre Salaberria|José María Agirre Salaberria]] ezagutu zuelarik, beranduago bere koinatua izango zena.
 
[[Gurs]]etik [[Septfonds]]era eraman zuten eta handik [[Maginot lerroa]]n lan egitera<ref>[http://anarcoefemerides.balearweb.net/post/82045 anarcoefemerides.balearweb.net]</ref>. [[1940]]ko ekainean [[Epinal]]en naziek harrapatu eta [[Estrasburgo]]ko Stalag V D esparrura eraman zuten.