Egan (musika taldea): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
18. lerroa:
[[Xabier Saldias]]ek (ahotsa eta gitarra), [[Jose Luis Frantzesena|Jose Luis]] eta [[Alberto Frantzesena]] anaiek (teklatuak eta bateria, hurrenez hurren) eta [[Iñaki Arenas]]ek (baxua) sortu zuten [[Egan (musika taldea)|Egan]], [[Azpeitia]]n ([[Gipuzkoa]]). [[Jose Luis Frantzesena]] Schubert-ek [[Ez Dok Amairu]] sortzeko lehen bileretan parte hartu zuen eta [[Ordiziako Yoloak]] taldean aritu zen. [[Xabier Saldias]] berriz, [[Olatz Saldias|Olatz]] arrebarekin aritutakoa zen [[Benito Lertxundi]]ren eta [[Nemesio Etxaniz]]en kantuak abestuz, baina 1968an bakarka kantatzen hasi zen. Irunen egindako lehiaketa batean lehen saria eskuratu zuen "Nere herriko langillea" kantuarekin, eta Arrasateko dantzaleku batean bi sari irabazi zituen: abesti ezezagunetan lehenengo saria, eta protesta kantuetan, bigarrena. Lehen aipatutakoaz gain, "Euskara, ialgi adi mundura" abestu zuen. Geroago single bat kaleratu zuen, ''[[Xabier Saldias (Single)|Xabier Saldias]]'' izenekoa.
 
[[Xabier Madina]] kantaria ([[Akelarre]]) laguntzeko elkartu ziren geroago [[Egan (musika taldea)|Egan]] sortuko zuten kideak, eta [[1970]]eko [[Uztail|uztailaren 30]] 30eanean egin zuten estreinaldia, San Ignazio bezperan, Gautxori tabernan. Emanaldiak eskaintzen hasi eta urtebetera, [[Jose Luis Frantzesena]]k taldea utzi eta [[Iñaki Korta]]k hartu zuen haren lekua. Ez zen aldaketa bakarra izango, geroago [[Gonzalo Pelaez]]ek beteko baitzuen soldadutzara joandako [[Iñaki Arenas]]en hutsunea. Zenbait urtetan laukotean ibili eta gero, [[Joxe Mari Pelaez]] Peke gitarrista sartu zen Eganen [[Xabier Saldias|Xabierrek]] "punteo" batzuk besterik ez zituen jotzen, eta berak dioen bezala, “gitarrarekin norbait egonez gero, ni lasaiago egongo nintzen abesten”, [[1984]]ra arte iraungo zuen formazioa osatuz. Urte hartan, [[Imanol Aranburu]]k (Sakre) ordezkatu zuen [[Iñaki Korta]], eta ez zen beste aldaketarik izango [[1994]]a arte, taldea banandu zen arte.
 
Herrietako jaietan euskal giroa jartzeko eta dantza egiteko musika modernoa egiteko sortu zen [[Egan (musika taldea)|Egan]], eta, hori lortze aldera, dantzaldietan euskal kantarien abestiak jotzen hasi zen, [[Xabier Lete]]renak eta [[Benito Lertxundi]]renak esaterako, baita atzerriko taldeenak ere, [[The Beatles]]enak esaterako, euskaraturik. Segituan egin zen ezaguna [[Gipuzkoa]]ko herrietan, eta geroago beste herrialdeetara zabaldu zen taldearen oihartzuna, bereziki [[Bizkaia]]ra. [[Akelarre]]rekin batera, dantzaldietara jendetza erakartzeari dagokionez puntan ibilitako taldea zen Egan, eta badira urtero hutsik egin gabe taldea kontratatu zuten herriak, hala nola [[Mutriku]] ([[Gipuzkoa]]). Dantzarako aproposak ziren kantu ezagunen euskarazko moldaketa atseginak lantzea, bost taldekideen arteko ahots harmoniak zaintzea eta [[Xabier Saldias|Saldiasen]] taula gaineko karisma eta komunikatzeko dohaina izan ziren [[Egan (musika taldea)|Eganen]] arrakastaren gakoetako batzuk. Urterik oparoenetan 200 emanaldi inguru eskaintzen zituen [[Egan (musika taldea)|Eganek]].