Maroko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
69. lerroa:
[[Espainiako Gerra Zibila|Espainiako Gerra Zibilean]] (1936-39) Marokoko gudaroste batzuk [[Francisco Franco]] espainiar militarraren alde borrokatu ziren penintsulan. [[Bigarren Mundu Gerra]]z gero abertzaletasunak gora egin zuen, eta [[1956]]ko martxoaren 2an Frantziako gobernuak Marokoren independentzia onartu zuen; Mohammed ibn Yusuf izendatu zuten errege, [[Mohammed V.a Marokokoa]] izenarekin. Urte berean, apirilean, Espainiak uko egin zien iparraldeko babes-guneei, eta [[1958]]an [[Sahara]]ko iparraldeari. Mohammed V.a 1961ean hil zenean, haren semea, [[Moulay Hassan]], izendatu zuten errege (Hasan II.a).
 
[[1975]]ean [[Hassan II.a Marokokoa]] erregeak 350.000 marokoar bidali zituen Espainiaren mende zegoen Saharara, lurralde hura Marokori zegokiolakoan, eta Espainia lurraldea uztera behartu zuen; hala, 1975eko Madrilgo hitzarmenean [[Mendebaldeko Sahara]] Marokoren eta Mauritaniaren mende geratzea onartu zen. 1976az geroztik, Sahararen independentzia aldarrikatzen duen eta [[Aljeria]] eta [[Libia]]ren laguntza duen [[Saharako [[Fronte Polisarioa]]ren kontrako gerran ari da Maroko. 1979an Marokok Mauritaniaren mendeko Saharako zatia hartu zuen. Harrezkero, [[Saharako gerra]] eta Estatu Batuetatik jasotzen duen laguntza dela eta, Marokoren eta Afrikako iparraldeko herrialdeen arteko harremanak nahasiak dira.
 
Saharako autodeterminazioari buruzko erreferenduma [[1992]]an egitea onartu zuen Marokok 1991n, baina erroldari buruzko eztabaida zela eta, erreferenduma atzeratzea erabaki zuen. 1988ko maiatzean, 12 urte tirabiraka ibili ondoren, Maroko eta Aljeria harremanetan hasi ziren berriro, [[Saudi Arabia]] eta [[Tunisia]]ren bitartekotzari esker. Harremanak eten izanaren arrazoia Saharako gerra izan zen. Izan ere, Aljeriak nazionalista sahararren alde egin zuen hasieratik. Harremanak berriro hasi ondoren, bi herrialdeak ados jarri ziren gasoduktu bat egiteko [[Gibraltarko itsasartea]]n zehar Europaraino. Bi herrialdeak partaide dituen enpresa batek du gasoduktutik 10-15 mila milioi metro kubiko gas garraiatzeko ardura.