Plasma (fisika): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t barne lotura zuzenketa
1. lerroa:
[[Fitxategi:Plasma-lamp 2.jpg|thumb|Plasmazko lanpara bat.]]
 
[[Fisika]]<nowiki/>n, '''plasma''' esaten zaio [[materia]]<nowiki/>ren laugarren [[Materiaren egoera|oinarrizko egoerari]], zeina [[Gas|egoera gaseoso]]<nowiki/>aren antzekoa baita, baina gasean ez bezala plasmaren partikulak [[Ioi|ionizatuta]] daude (hots, partikulak elektrikoki kargatuta daude) eta ez dute oreka elektromagnetikorik; hori dela eta, plasma elektroeroale ona da eta bere partikulek irismen luzeko [[erradiazioeremu elektromagnetiko|elkarrekintza elektromagnetiko]]<nowiki/>en eragina jasaten dute.
 
Plasmak gainerako egoertan ([[solido]], [[likido]] eta gas) agertzen ez diren ezaugarriak dauzka, eta honenbestez materiaren egoeratzat jotzen da. Gasak bezala, plasmak ez dauka forma edo bolumen jakinik, non eta ez dagoen edukiontzi batean itxita; baina gasak ez bezala, zeinak ez baitu efektu kolektibo garrantzitsurik, plasmak [[eremu magnetiko]]<nowiki/>aren eraginpean hainbat egitura berezi sortzen ditu, hala nola harizpiak, tximista-izpiak eta geruza bikoitzak.