Matraze aforatu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 85.87.41.76 wikilariaren aldaketak ezabatuz, EnzaiBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
8. lerroa:
== Erabilera ==
 
Matraze aforatuak kontzentrazio eta [[Bolumen (espazioa)|bolumen]] jakin bateko disoluzioak prestatzeko erabiltzen dira. Bere barnera disoluzioaren [[solutu]]a botatzen da eta ondoren [[disolbatzaile]]a gehitzen zaio. Matrazea kontu handiz mugitu solutua disolbatzailean ondo olutua disolbatzailean ondo disolbatu arte eta ondoren, gainerako disolbatzailea gehitzen da. Gehitu beharreko disolbatzaile kantitatea matrazearen lepoan agertzen den markak adierazten du.
 
Horretarako, matrazea begien parean jarri eta meniskoa aforoaren altueran dagoela ziurtatu behar da. Oso garrantzitsua da hau zehatza izatea eta horregatik disolbatzailearen azken tantak (normalean ur distilatua) tantakontagailu baten bidez gehitzen dira. Behin disoluzioa lepoko markaren parean dagoenean, tapoiarekin estali eta ondo astintzen da disoluzioa homogenizatu dadin.