ez dago edizio laburpenik
No edit summary |
No edit summary |
||
[[Fitxategi:Gray606.png|thumb|Besapeko gongoilak.]]
'''Gongoil linfatikoa''' [[immunitate-sistema]]ren bigarren mailako zatia da, [[bare (organoa)|barearekin]] batera. Gorputz osoan zehar hedatzen den sare handi bat osatzen dute gongoilek, lepo aldean, [[besape]]etan eta [[iztai]]etan bereziki kontzentratzen direlarik.
Gongoil linfatikoek babarrun itxura dute, eta [[linfa]]ren basoetan edo hodietan daude. Bertara iristen diren [[mikrobio]]ak ([[bakterio]]ak edo [[birus]]ak) iragazi eta suntsitzen dituzte (mikrobio horiek odol sisteman sartzea eragozten dute)
Gongoil linfatikoetan T eta B [[linfozito]]ak pilatzen dira.
Odol-hodiek ere gongoil linfatikoak zeharkatzen dituzte, horregatik linfozitoak linfatik odolera igaro daitezke, ala alderantziz <ref> Ingraham, J.L., Ingraham, C. ''Introducción a la Microbiologia'' Vol. 2, Ed. Reverté, (1998), 400-402 orr. IBSN: 84-291-1871-3 </ref>
[[Infekzio]] bat dagoenean linfozitoak azkar ugaltzen dira gongoil linfatikoetan eta, ondorioz, hauek handitzen dira.
== Linfadenopatiak ==
Bestela, [[linfoma]]k gaixotasun tumoralen artean bereziak dira, hauetan gongoilak eurak minbiziak hartuta daudelako.
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}
== Kanpo loturak ==
|