Kalipo Sirakusakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
{{Agintari infotaula
| trataera = Sirakusako tiranoa
| izena = Kalipo Sirakusakoa
| irudia =
| tamaina =
| irudioina =
| armarria =
| kargua = Sirakusako tiranoa
| armarria =
| hasiera = K. a. 354
| bukaera = Sirakusan K. a. 352
| aurrekoa = Dion Sirakusakoa
| ondorengoa = Hiparino eta Areteo
| jaiodata =
| jaiolekua = [[Atenas]]
| hildata =
| hillekua =
| ezkontidea =
| senideak =
| erlijioa =
| sinadura =
| web =
| oharrak =
}}
 
Kalipo Sirakusako tirano bat izan zen hamahiru hilabetez gobernatu zuena<ref>SMITH, ''Dictionary of Greek and Roman Biography and Mythology'', 574 orria.</ref>. Jatorriz atenastarra zen eta [[Dion Sirakusakoa|Dionekin]] bidaiatu zen Siziliara, Sirakusako [[Dionisio II.a Sirakusakoa|Dionisio II.a]] agintaria kentzeko.
Kalipok boterea hartu zuen Dion erail zuenean, baina ezin zuen luzaroan agindu kargutik kanporatu zutelako. Horren ostean, mertzenario talde bat zuzendu zuen, zeinek, berak Dion hiltzeko erabilitako ezpata berberarekin hil baitzuten.
 
==Dionen ordezkaria==
Kalipo atenastarrak [[Platon|Platonekin]] ikasi zuen. Dionek, Sirakusako hurrengo tirano izango zena<ref>''SMITH, Dictionary of Greek and Roman Biography and Mythology'', 574 orria</ref> Platonekin ikasi zuen ere, beraz, Dionen planak ezagutzen zituen berak armadarako errekrutatu zuenean. Dion Sirakusara abiatu zen 800 soldadurekin eta hiriaz jabetu, haren iloba (Dionisio II.a) boteretik kenduz.
 
==Erailketa eta agintaritza hartu==
Erbestean egonda, Dionisiok dirua eskaini zion Kalipori Dion hiltzeko<ref>Plutarko, ''Dion''. 28-58</ref> eta Kalipok onartu zuen. Kalipok izugarrizko abantaila zuen Dion hiltzeko, honen aurreko lagunak Dionisiok hil zituekako, beraz, Kalipo zen gerazen zitzaion lagunik hurbilena.
Kalipok Dionisiok emandako dirua erabili zuen Dionen zenbait tropak erosteko<ref>Plutarko, ''Dion''. 28-58</ref>. Gero haren konfiantza lortu zuen haietariko soldadu batzuk, traizio egiteaz, salatzean. Ordutik, Dionek agindu zion [[Espioitza|espioitza]] lanak egitea beste konplot batzuk aurkitzeko. Horregatik, Dionek entzuten zuenean Kalipo beraren kontra zegoela, ez zuen jaramonik egiten sator lana egitea aginduta zegoelako. Denbora gutxi barru, Dionen seme bakarra hil zen lehio batetik erortzean<ref> Plutarko, Dion. 28-58</ref>. Bestalde, Kalipok zurrumurru bat hedatu zuen, hots, Apolokrates (Dionisioren semea) Sirakusara etorriko zela Dionen ondorengoa izateko. Aristomakek (Dionen arrebak) eta Aretek (haren emazteak) konplota agerian utzi zuten baina Dion ez zen gai izan Kaliporen kontra neurriak hartzeko semearen heriotzak geldiarazita zuelako.
Kalipo jabetu zenean Aretek eta Aristomakek haren kontra zihardutela, esan zien leiala zela eta hori azalduko zuela. Hauek zinarazi zioten [[Pertsefone]] tenpluko zeremonia batean. Zina egin bezain pronto, promesa apurtu zuen Dion sastakatuz, honela Sirakusako agintaritza hartu zuen.