Droga-trafiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
10. lerroa:
===Mexiko===
Narkotrafikoa oso lotuta egon da [[Mexiko]]ko [[ustelkeria]]rekin, bereziki PRI edo ''Partido Revolucionario Institucional'' alderdiaren inguruan eta [[1940ko hamarkada]]tik. Azken hamarkadotan, hala ere, herrialdeko presidente batzuk jarduera hauen aurkako neurri batzuk hartu izan dituzte, besteen artean 1993an Salinas presidenteak, 1995etik 1998ra Zedillok eta 2001etik 2005era Vicente Foxek. Hau dela-eta, trafikatzaile garrantzitsu batzuk atxilotu izan dituzte: 1989an Miguel Angel Felix Gallardo ([[Sinaloako kartela]]), 1993an [[Chapo Guzmán|Joaquín "Chapo" Guzmán Loera]] (Sinaloakoa), 1995ean Héctor Luis Palma, 1996an Juan Garcia Abrego ([[Golkoko kartela]]), 2002an Ismael Higuera Guerrero, Jesus Labra eta Benjamin Arellano Felix ([[Tijuanako kartela]]) eta Adan Amezcua ([[Colimako kartela]]) eta 2003an Osiel Cardenas (Golkokoa).
 
Mexikoko ekonomian eragin handia dauka, kalkulatzen da 500 hiri lotuta daudela trafiko honekin eta ia 450.000 pertsonek lan egiten dutela kartelen bidez, guztira 3.2 milioi pertsonarengan eragiten dutelarik. Emakumeen papera bereziki aztertzekoa da.
 
===Kolonbia===
[[Kokaina]]ren trafikatazile nagusia munduan [[Kolonbia]] izan da, eta jarudera hauek [[1950eko hamarkada]]n hasi ziren eta herrialdeko [[BPG]]ren %5.5a izatera iritsi da. [[Caliko kartela]] eta [[Medellingo kartela|Medellingoa]] egon ziren bereziki aktiboak [[1980ko hamarkada]]n. Lehenengoan nabarmendu dira Gilberto Rodríguez Orejuela eta Miguel Rodríguez Orejuela anaiak,
José Santacruz Londoño eta Hélmer Herrera Buitrago. Besteak beste "garbiketa soziala" izeneko indarkeriazko ekintzekin lotuta egon ziren, gizarteko "errefusatuen" aurka (prostitutak, kaleko umeak, homosexualak eta homeless-ak).
 
Calikoen "etsaiak" Medellingo kartela izan zen, [[Pablo Escobar]], Jorge Luis Ochoa Vásquez, Griselda Blanco, George Jung eta Carlos Lehder capoen artean egon zirelarik.
 
Kolonbiako Gobernuak berak eta [[M-19]] eta [[FARC]] gerrillek harremanak izan dituzte narkotrafikoarekin bide batetik edo bestetik.
 
===Afganistan===
Gaur egun [[Afganistan]] [[heroina]]ren munduko ekoizlerik handiena da, Asiako hego-ekialdean dagoen Urrezko Triangeluarekin batera.
 
==Ikus, gainera==
* [[CIA]]
* [[Interpol]]
{{commonskat}}
 
[[Kategoria:Drogak]]
[[Kategoria:Krimen antolatua]]
[[Kategoria:Kolonbiako ekonomia]]
[[Kategoria:Mexikoko ekonomia]]
[[Kategoria:Afganistango ekonomia]]