Eremu elektromagnetiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «Eremu elektromagnetikoa espazioaren propietatea da, karga elektriko mugikorren abiadura-aldaketak eragindakoa. Karga elektriko batek, geldirik dagoela, eremu elektriko ba...»
 
No edit summary
1. lerroa:
Eremu elektromagnetikoa<ref name=elh>[http://zthiztegia.elhuyar.org/ ''Eremu elektromagnetiko''] zthiztegia.elhuyar.org</ref> espazioaren propietatea da, [[karga elektriko]] mugikorren abiadura-aldaketak eragindakoa. Karga elektriko batek, geldirik dagoela, [[eremu elektriko]] bat sorrarazten du bere inguruko espazioan. Karga mugitzen bada, eremu magnetiko bat ere sorraraziko du. Baina, bestalde, [[eremu magnetiko]] aldakor batek eremu elektriko bat ere sorrarazten du. Hala, esan daiteke eremu elektrikoaren eta magnetikoaren arteko elkarrekintzaren emaitza dela eremu elektromagnetikoa. Karga elektrikoa duten partikulen abiadura —adibidez, [[elektroi]]ak— aldatzen denean (abiadura azkartzen edo moteltzen denean), eremu elektromagnetiko bat sortzen da. Eremu elektromagnetikoa espazioan existitzen dela kontsideratu, eta hura sorrarazten duten karga edo [[korronte elektriko]]etatik aparte aztertu ohi da. Zenbait kondiziotan, eremu elektromagnetikoa energia elektromagnetikoa garraiatzen duen uhin gisa ere deskriba daiteke ([[uhin elektromagnetiko]]a). Eremu elektromagnetikoa bi eremu bektorialez osatua deskribitzen da: eremu elektrikoa eta eremu magnetikoa. Horrek esan nahi du eremu horiek adierazten dituzten bi [[bektore]]etako bakoitzak espazioaren puntu bakoitzean eta une bakoitzean balio jakin bat duela. Eremu elektromagnetikoaren jokabidea [[Maxwellen ekuazio]]en bidez deskribitzen da [[Fisika klasiko]]an<ref name=elh>[http://zthiztegia.elhuyar.org/ ''Eremu elektromagnetiko''] zthiztegia.elhuyar.org</ref>.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}
 
{{zirriborroa}}
 
[[Kategoria:Elektromagnetismoa]]