Tomás Segovia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
'''Tomás Segovia''' ([[Valentzia]], [[1927]] - [[Mexiko]], [[2011]]). Espainian sortu zen, baina [[Espainiako Gerra Zibila]]ren ondoren Mexikora erbesteratu zen, eta harrezkero irakasle gisa lan egin du Mexikoko eta Estatu Batuetako zenbait unibertsitatetan. ''[[Revista Mexicana de Literatura]]'' aldizkariaren zuzendari izan zen, eta ''[[Vuelta]]'' aldizkariko lankidea ere izan zen. [[El Colegio de México|Mexikoko Kolegioko]] Itzultzaileen zentroa sortu zuen, eta, olerkiez gainera, kritikak, saiakerak eta itzulpenak eman zituen argitara. Bere olerki-liburu nagusietan maitasunari eta gai metafisikoei buruz idatzi zuen, eta sakontasun literario handiko obra osatu zuen inspirazioa eta teknika bikaina erabiliz. Bere olerkigintzak gizakiaren bakardadearen adierazpen nahi du izan, baina orobat nabarmentzen du gizakiak maitatzeko duen ahalmena.
 
 
Aipagarriak ditu, olerkigintzan, ''La luz provisional'' (1950,'' Behin-behineko argia''), ''Apariciones'' (1957,'' Agerpenak''), ''Historias y poemas'' (1968,'' Istorioak eta olerkiak''), ''Terceto'' (1972,'' Tertzetoa''), ''Figura y secuencias'' (1977,'' Irudia eta sekuentziak''), ''Cuadernos del nómada'' (1978,'' Alderraiaren koadernoak''), ''Bisutería'' (1981,'' Bitxiak'') eta ''Casa del nómada'' (1994, ''Nomadaren etxea'') bilduma.; 1998an bere obraren bilduma bat eman zen argitara, ''Poesía (1943-1997)'' izenburupean. Eleberrigintzan ''Trizadero'' (1974) eta ''Personas mirando una nube'' (1981,'' Pertsonak hodei bati begira'') ditu aipagarriak. Antzerkia eta saiakera ere landu ditu.
 
== Obra ==