Arabia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
47. lerroa:
[[K. a. IX. mendea|K. a. IX. mendeko]] testu [[akadiar Inperioa|akadtar]] eta [[hebrear]]rek [[Mesopotamia]]ko [[basamortu]]an, gaur egun Arabia denaren ipar-mendebaldean kokatzen dute ''Aribi, Arabu, Arubu ''(akadtarrek) eta ''Arab'' (hebrearrek) deituriko herria. Geroago, gerrak galdu arren beti [[matxinada|matxinadetan]] aritzen ziren arabiarrak aipatu zituzten [[asiriar]]rek beren kroniketan. [[Persia]]k nolabaiteko eragina izan zuen arabiarrengan: [[Xerxes]]en armadako gudarien artean, arabiarrak ere baziren ([[K. a. 481]]).
 
Arabiaren iparraldean egokituriko herriek ([[hebrear]]rak, [[babiloniar Inperioa|babiloniarrak]], persiarrak) antzinako ekialde klasikoari begira bizi behar izan bazuten ere, Arabia hegoaldean bizi ziren [[semita]] herriek zibilizazio arras berezia ezagutu zuten. Kristo aurreko testu hebrear batek ematen du [[SabakoSaba estatu(Arabia)|Sabako]] estatu baten berri. [[K. a. 24]]an, [[Zesar Augusto|Augustok]] [[Egipto]]ko gobernaria igorri zuen lurralde haiek konkistatzera. [[Hego Arabia]] nekazaritzako teknika aurreratuei esker (ureztatze-teknikak eta terrazak) lorturiko gaiez bizi zen, baina gainerako arabiar lurraldeetako bizimodua zeharo bestelakoa zen. [[Beduino]] [[nomada]]k azienda-hazkuntzatik bizi ziren, eta [[oasi]]etan laborantza- eta azienda-hazkuntzaz bizi ziren taldeak nomaden razzien mendean zeuden. Horietaz gainera, Mesopotamia, Siria eta [[Palestina]] inguruko lurraldeetan ere bizi ziren arabiarrak. Arabiako [[Nabatene erreinua]] ([[Petra]], hiriburua) erromatarren aliatua izan zen. [[106]]. urtean, [[Trajano]]k bereganatu, eta Arabiako probintzia eratu zuen. [[III. mendea]]ren bukaeran, [[lakhmida]]k Siriako basamortuan nagusitu ziren, [[erromatar]] eta [[sasandar]]rekin aliatu, eta [[Bizantzio]]tik egotzitako nestoriarrak onartu zituzten. Beste dinastia bateko arabiarrak, gasanidak, Bizantziorekin aliatu eta kristau monofisita bihurtu ziren. [[Islam]]a sortu zen garaian, [[politeismo arabiar]]raz gainera, [[kristautasun monofisita]], [[kristautasun nestoriar]]ra eta [[judaismo]]a ziren Arabiako penintsulako erlijioak.
 
=== Islamaren garaia ===