Sabako erregina: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
10. lerroa:
Koranak ere ematen digu honen berri, bietan erreginaren izena aipatzen ez delarik. Koranak dioenez Salomonen jakituria eta aberastasunaz liluraturik Sabako erregina monoteista bihurtu zen ''Yahve'' jainkoa gurtzen zuten esaldiak aldi berean esanez. Salomonek eskerrak ematearren opari anitz eman zion eta "desira zezakeen edozer" eskaini Israeldik joan zedin. Erregina berau oso aberatsa zela dirudi hala ere, erregeen liburuko 10:10 pasartean 4,5 tona urre Israelgo Salomoni eman zizkiola aipatzen baita.
 
Sabako erregina [[Itun Berria|Itun Berriko]] [[ebanjelio]]etan ere azaltzen da, [[Mateo (apostolua)|Mateo]] 12:42 eta [[Lukas (Ebanjelaria)|Lukas]] 11:31 pasarteetan hain zuzen, non [[Jesus Nazaretekoa|Jesusek]], azken epaia heltzerakoan Sabako erregina eta [[NinibeNinive]]tarrak lurretik jaiki eta [judu]]tarrak kondenatuko dituztela dioen, Israeldik bidaliak izan baitziren munduko azken bazterretik Salomonen jakituria gurtzera joan zirenean.
 
''Kantarik Ederrena'' liburuan badira zenbait zantzu Sabako erregina eta Salomonen arteko erromantzean pentsarazten dutenak. Izan ere, 1:5 atalean neskatoak dio "Beltza naiz, ederra ere".