1934ko Iraultza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
aurrekariak
2. lerroa:
 
Altxamenduaren helburua [[Espainiako Bigarren Errepublika]] kentzea zen, horren ordez [[Errepublika]] Sozialista bat ezarriz.<ref>{{erreferentzia |abizena=Gil Pecharromán |izena=Julio |izenburua=La Segunda República. Esperanzas y frustraciones |urtea=1997 |argitaletxea=Historia 16 |lekua=Madril |isbn=84-7679-319-7|orrialdea=90}}</ref>
 
== Aurrekariak ==
Ezkerraren eta eskuinaren arteko tentsioa areagotuz joan zen 1934ko uztailetik aurrera gertatutako hainbat ekintzaren ondorioz. Hilabete hartan, nekazal langileek greba egin zuten, eta hainbat [[diputatu]] sozialista atxilotu zituzten; gainera, gobernuak debekatu egin zuen alderdi politikoetan eta [[sindikatu]]etan izena ematea eta euskal udalerriek gobernuaren aurkako batzarra egin zuten, [[Kontzertu Ekonomiko]]ei eraso ziela eta; eraso horrien ondorioz, euskal nazionalistak eta sozialistak elkartu egin ziren. Beste alde batetik [[CEDA]]k, irailean, jendetza handia bildu zuen [[Covadonga]]n eginiko [[manifestazio]] batean.
 
== Meatzarien iraultza Asturiasen ==
{{sakontzeko|1934ko Iraultza Asturiasen}}
 
1934ko Iraultzan, [[Asturias]]en egoera askoz ere gogorragoa izan zen. Aldez aurretik, bat egin zuten sozialistek, anarkistek eta komunistek mugimenduari ekiteko, eta lurralde hartan benetako iraultza-egoera bizi izan zen. Hogeitalau ordutan, Asturiasko langile eta meatzariek meatzaldeetako Guardia Zibilen kuartel gehienak hartu zituzten. Okupatu ere egin zuten Trubiako arma-fabrika, [[Oviedo]], [[Avilés]] eta [[Gijón]]go meatzaldeetako langile-taldeen laguntzaz. Bitartean, langileen patruilek [[Pajaresko mendatea]] okupatu zuten gobernuak bidalitako militarren etorrerari garaiz aurre egiteko. Aldi berean, herriaren hornidurarako eta borrokalari gehiago hartzeko zerbitzuak antolatu zituzten langileen batzordeek matxinaturiko aldeetan, hiriak hartu eta gobernuak bidalitako militarrei ganoraz aurre egin ahal izateko. Halatan, langileen benetako aginte iraultzailea eratu zen Asturiasen eta gobernuaren indarrei aurre egiteko prest zegoen Estatu txiki baten antzera jardun zuten.