Imanol Urbieta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t erreferentzia
25. lerroa:
[[1960ko hamarkada]]n Aurrezki Kutxan lanean hasi zen<ref name="berria2013">{{erreferentzia|url=http://www.berria.eus/paperekoa/1483/038/001/2013-03-17/ikasleak_sormen_iturri.htm|izenburua=Ikasleak, sormen iturri|argitaletxea=Berria|abizena=Agirre|izena=Ilargi|data=2013-03-17}}</ref>, baina [[1970]]ean [[Erroma]]ra joan zen ikasketak egitera eta bueltan Zarauzko [[ikastola]]n hasi zen lanean, irakasle eta zuzendari<ref name="Hitza" />, kaleratu zuten arte.<ref name="Gara" />. Zarauzko ikastolan ezagutu zuen bere emazte izango zen [[Kontxi Aizarna]].<ref name="kontxi">{{erreferentzia|url=http://www.berria.eus/paperekoa/1921/054/001/2015-11-01/onenak_ginen_onak_ote_ginen_jakin_gabe.htm|izenburua=«Onenak ginen, onak ote ginen jakin gabe»|data=2015-11-01|abizena=Lartzaguren|izena=Edu|argitaletxea=Berria}}</ref> Garai horietan ere Zarauzko Antoniano eta La Sallen izan zen irakasle.<ref name="Hitza" /> [[1964]] eta [[1978]] urte artean, [[Joxe Antonio Azpeitia]]rekin batera [[Euskaltzaleak]] taldearen partaidetako bat izan zen. Elkarte haren helburua zen haurrak [[euskara]] erabiltzera bultzatzea. [[Zarautz|Zarauzko]] haurren Euskal Jaiak ere bultzatu zituzten.
 
Zarauzko ikastolan aritu ostean musika eskola ireki zuen. Donostiako Elizbarrutiko Maisutza Eskolan aritu zen, irakasleei irakasten, eta [[Martutene]]ko ikastolan ostean.<ref name="berria2013" />. Garai hartan 500 bat ikasle izatera iritsi zen.<ref name="berria">{{erreferentzia|url=http://www.berria.eus/albisteak/127201/imanol_urbieta_musikari_eta_irakaslea_hil_da.htm|izenburua=Imanol Urbieta musikari eta irakaslea hil da, 83 urte zituela|argitaletxea=Berria|data=2016-09-29}}</ref> [[1967]]an bere lehen diskoa grabatu zuen, [[Bartzelona]]n, ''Haur kantariak'' izenekoa<ref name="berria2013" />, euskaraz umeentzako abestiekin egindako lehen diska</ref name="Hitza" />. ''[[Haur Kantarien Birlorak]]'' izeneko lau disko egin zituen ikastolako haurrekin, [[Anjel Lertxundi]], [[Joxe Antonio Ormazabal]] eta [[Juan Martin Elexpuru]]rekin lankidetzan.<ref name="Hitza" /> [[1979]]an ''[[Xirula Mirula]]'', musika eskolarekin batera. Xirula Mirula izeneko musika eskola Gipuzkoako lehena ere izan zen. Lehena Zarautzen sortu zuen, eta ondoren Donostia eta Hernanin ere ireki zituen. Bertan lankide izan zituen [[Ander Alberdi]], [[Migel Angel Agote]], [[Jose Inazio Elias]], [[Kontxi Aizarna]] eta [[Josu Txapartegi]] ''Txapas''.<ref name="Hitza" /> Bertan, musikak heziketan zuen garrantziaz konturatuta, [[1980ko hamarkada]]n ikasmateriala ekoiztu zuen, tartean ''[[Xixupika]]'', ''[[Txalopin txalo]]'' eta ''[[Lau katu eta danbor bat]]'' liburuak.<ref name="berria2013" /><ref name="Hitza" />
 
Kultura munduan murgilduta, Sanpelaio jaietako haur [[danborrada]]n, bere piezak jotzen dituzte haurrek gaur egun ere. [[Euskal Jaiak]] antolatzen eta bultzatzen lagundu zuen ere garai hartan, eta [[amnistia]]ren aldeko mugimenduarentzat ''[[Kalera, kalera]]'' abestia sortu zuen Josu Txapartegirekin batera.