Imanol Urbieta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
17. lerroa:
 
== Biografia ==
[[Fitxategi:Imanol Urbieta txistua jotzen.png|thumb|left|250px|Imanol Urbieta, [[txistu]]a jotzen ari dela]]
Imanol Urbieta [[1934]]an jaio zen Zarautzen. Txikitatik izan zuen musikarekin lotura, 8 urterekin txistua jotzen hasi zen eta, ondoren, pianoa.<ref name="badok">{{erreferentzia|url=http://www.badok.eus/musika/haurren-amets-fabrikatzaile/|izenburua=Haurren amets fabrikatzaile|egilea=Gora Erostarbe|argitaletxea=Badok.eus|data=2016-09-29}}</ref> 12 urte zituela Zarauzko Arrillaga gozotegian [[piano]] kontzertuak ematen zituen. Txikitatik ere hasi zen Zarauzko udal bandan [[klarinete]]a jotzen, 14 urterekin [[Arantzazuko santutegia|Arantzazura]] joan zen arte.<ref name="Gara">{{erreferentzia|izenburua=Imanol Urbieta hil da, euskal umeak kantuak jarri zituen musikaria|argitaletxea=Gara|abizena=Agirre|izena=Joxean|url=http://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2016-09-29/hemeroteca_articles/imanol-urbieta-hil-da-euskal-umeak-kantuan-jarri-zituen-musikaria}}</ref> [[Solfeo]] irakasle [[Francisco Escudero]] izan zuen.<ref name="badok" /> Arantzazutik aterata kultura munduan murgildu zen, Irritzi kultur taldea sortuz, Oleskariak [[otxote]]arekin eta Naya [[orkestra]]rekin. Garai hartan [[Ez Dok Amairu]]rekin harremanetan egon zen.<ref name="Gara" /> [[1960ko hamarkada]]n Aurrezki Kutxan lanean hasi zen<ref name="berria2013">{{erreferentzia|url=http://www.berria.eus/paperekoa/1483/038/001/2013-03-17/ikasleak_sormen_iturri.htm|izenburua=Ikasleak, sormen iturri|argitaletxea=Berria|abizena=Agirre|izena=Ilargi|data=2013-03-17}}</ref>, baina [[1970]]ean [[Erroma]]ra joan zen ikasketak egitera eta bueltan Zarauzko [[ikastola]]n hasi zen lanean, kaleratu zuten arte.<ref name="Gara" />. Zarauzko ikastolan ezagutu zuen bere emazte izango zen [[Kontxi Aizarna]].<ref name="kontxi">{{erreferentzia|url=http://www.berria.eus/paperekoa/1921/054/001/2015-11-01/onenak_ginen_onak_ote_ginen_jakin_gabe.htm|izenburua=«Onenak ginen, onak ote ginen jakin gabe»|data=2015-11-01|abizena=Lartzaguren|izena=Edu|argitaletxea=Berria}}</ref> [[1964]] eta [[1978]] urte artean, [[Joxe Antonio Azpeitia]]rekin batera [[Euskaltzaleak]] taldearen partaidetako bat izan zen. Elkarte haren helburua zen haurrak [[euskara]] erabiltzera bultzatzea. [[Zarautz|Zarauzko]] haurren Euskal Jaiak ere bultzatu zituzten.
 
[[Fitxategi:Imanol Urbieta txistua jotzen.png|thumb|250px|Imanol Urbieta, [[txistu]]a jotzen ari dela]]
Zarauzko ikastolan aritu ostean musika eskola ireki zuen. Donostiako Elizbarrutiko Maisutza Eskolan aritu zen, irakasleei irakasten, eta [[Martutene]]ko ikastolan ostean.<ref name="berria2013" />. Garai hartan 500 bat ikasle izatera iritsi zen.<ref name="berria">{{erreferentzia|url=http://www.berria.eus/albisteak/127201/imanol_urbieta_musikari_eta_irakaslea_hil_da.htm|izenburua=Imanol Urbieta musikari eta irakaslea hil da, 83 urte zituela|argitaletxea=Berria|data=2016-09-29}}</ref> [[1967]]an bere lehen diskoa grabatu zuen, [[Bartzelona]]n, ''Haur kantariak'' izenekoa. [[1979]]an ''[[Xirula Mirula]]'' argitaratu zuen eta [[1980ko hamarkada]]n ikasmateriala ekoiztu zuen, tartean ''[[Xixupika]]'' eta ''[[Lau katu eta danbor bat]]'' liburuak.<ref name="berria2013" />