Udaberri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
ortografia
88.5.76.156 (eztabaida) wikilariaren 5583033 berrikuspena desegin da (bandalismoa)
3. lerroa:
'''Udaberria''' zona epeletako lau urtaroetako bat da, [[negu]] eta [[uda]]ren artekoa. [[Astronomia]]n udaberriko [[ekinokzio|ekinozioarekin]] (martxoaren 20 eta 21en artean [[ipar hemisferio]]an eta irailaren 22 eta 23aren artean [[hego hemisferio]]an) hasten da, eta udako [[solstizio]]arekin (ekainaren 21a inguruan ipar hemisferioan eta abenduaren 21a inguruan hego hemisferioan) amaitzen da. [[Meteorologia]]n (eta orokorrean) udaberriak ipar hemisferioan martxoa, apirila eta maiatzako hil osoak barne hartzen ditu, eta hego hemisferioan berriz, iraila, urria eta azaroa.
 
Udan bezala, [[Lurra|Lurreko]] ekliptikaren laprantasuna [[eguzkia|eguzkiranzkoa]] da, eta egunek 12 ordubete edo gehiago irauten dute, azkar luzatuz (batez ere [[latitude]] garaietan). Hemisferioa nabari epeltzen hasten da, landare berriak hazaraziz. [[Elur]]ra (baldin badago) urtzen hasten da, eta honen ondorioz ibaiak hazten dira. Loredun [[landare]] gehienak urtaro honetan loratzen dira, oraindik elurtutako zelai gainean hasitako segida luzean eta jarraituz udaren hasiera arte. Elur bako lurraldeetan, "udaberria "urte epelagoetan otsailean has daiteke. Lurralde subtropikaletan ez dago ezberdintasun handirik eta tropikaletan bat ere ez. Lurralde subartikoetan maiatz edo ekainera arte ez da “udaberria” heltzen, eta abendura arte kanpoaldeko Antartikoan.yyyy
 
Eguraldi arriskutsua nagusiki urtaro honetan gertatzen da, aire epela latitude baxuetatik inbaditzen hasten dela poloetako lurraldeetatiko aire hotza oraindik bultzatzen den bitartean. Udaberrian uholdeak ohikoak dira mendialdeetan eta beraien inguruetan elurraren urtzearen ondorioz, sarritan euri epelek azkartua.