Dionisio II.a Sirakusakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
5. lerroa:
 
[[Atenas|Atenasko]] erbestean, Dionisioren etsaiek Dionen bizimodu lasaia finantzatzen zuten, tiranoaren azken erabakiak mugiarazi arte.
Dionek, Esparta eta beste Greziako hiriekin, armada txiki bat antolatu zuen eta Sirakusara bueltatu zen (K.a 357an) biztanleen pozerako. Hiria erraz hartu zuen (K.a. 356an), [[Ortigia]] zitadela blokeatu ondoren, Dionisio une horretan [[Kaulonia|Kaulonian]] zegoelako. Dionisio laster itzuli zen Ortigiara eta handik alferrikako erasoak egin eta gero bake elkarrizketak antolatu zituen. Azkenean, zitadelan goarnizio bat utzi zuen bere semea [[Apolokrates Sirakusakoa|Apolokratesen]] agindupean eta [[LokrosLokri]] hirira erbesteratu zen. Urte baten buruan, Ortigia gosez errenditu zen (K. a. 354). Hala ere, Dionek ezin zuen garaipenaz gozatu bere guardiak erail zuelako.
 
Erbestean, Dionisio Lokrosko tiranoa bilakatu zen eta tokiko biztanleak krudelkeriaz tratatu zituen. K. a. 346an, jakinaren gainean zegoenean Dion hil zela haren ofizialen eskuetan, Sirakusara itzuli zen<ref>{{erreferentzia|izena= H. |abizena= Bengtson |izenburua= El mundo mediterráneo en la edad antigua. Griegos y persas |orrialdea= 223}}</ref>. Lokri utzi bezain pronto, lokriarrak matxinatu ziren, eta goarnizioa garaitu ondoren, [[File:Dionisio-si-consegna-a-timoleone.gif|right|200px|thumb|<small><center>Dionisio II.a Timoleoni errendituz</small>]]Dionisioren emazteaz eta alabez mendekatu ziren. Dionisiok kontrolatu zezakeen Sirakusa ezegonkortasun politikoari esker, baina sirakusarrak ez zeuden inoiz berarekin gustura egon.