«Bearnoko Bizkonderria»: berrikuspenen arteko aldeak

t
(→‎Historia: Info berrantolatu)
1479tik aurrera Foix etxeko familia [[Nafarroako errege-erreginen zerrenda|Nafarroako errege-erregin]] ere bilakatu zen oinordetza bidez, eta harrezkero Nafarroak eta Bearnok elkarrekin egin zuten bidea 1512 arte Foix-Labrit leinuaren eskutik. 70eko hamarkadatik aurrera, bere burujabetza nabarmendu nahi izan zuen, ''printzerri'' izena lehenetsiz, ''bizkonderri'' baino. 1512tik aurrera, Gaztela-Espainiako armadek Nafarroaren Pirinioz hegoaldeko [[Nafarroako konkista|lurraldeak menpean hartu]] ondoren, Nafarroa Behereak eta [[Bearno]]k burujabe jarraitu zuten Nafarroako Erresuma independentearen barruan.
 
[[Henrike III.a Nafarroakoa]] [[Frantzia]]ko errege bilakatu zenean, ez zizkion bere lurraldeak Frantziako koroari lotu. Hala ere, haren seme Luis XIII.ak Frantziako Estatuen eskaera bat jaso zuen 1616an: bere koroaren pean zeuden lurralde guztiak Frantziari lot zekizkiola. Aurrez aurre izan zuten Bearnoko estatuak edo batzarrak, printzerriaren subiranotasuna defendatzearen aldekoak. Bestalde, puri-purian zen Bearnon eta Nafarroa Beherean Eliza katolikoari hamarkada batzuk lehenago bahitutako jabetzen auzia. Luis XIII.a errege gazteak Frantziako estatuen eskaerari kasu egin zien, Bearno-Nafarroaren nahiaren kontra eta,; [[1620]]an, aldiz, [[Luis XIII.a Frantziakoa|LuisXIIILuis XIII.ak (Nafarroako II.ak)]] Elizaren ondareak itzultzea agindu zuen. Nafarroa eta Bearnoko agintariek uko egin zioten, baina horren aitzakian Frantzia eta Nafarroako erregea armada baten buruan sartu zen Pauera. Bearnoko hiriburura helduta, bere tronutik, bai Bearnoko printzerria bai [[Nafarroa Beherea]] Frantziako koroaren pean batzea agindu zuen.
 
== Ikus, gainera ==