Isomero: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
No edit summary
3. lerroa:
 
Adibide bat jartzearren [[etanol|alkohol etilikoa]] eta [[eter dimetiliko]]a isomeroak dira, euren formula C<sub>2</sub>H<sub>6</sub>O delako. [[Kimika organiko]]an isomeria oso ohikoa da, baina gerta daiteke ere [[kimika ez-organiko|kimika inorganikoan]], adibidez [[trantsiziozko metal]]en artean.
 
[[Molekula]] baten ezaugarriak eta propietate kimikoak interpretatu ahal izateko ez da nahikoa formula enpirikoa jakitea, molekula barnean [[Atomo|atomoen]] kokapena ere ezagutu behar da.Atomoen kopuruak soilik ez du eragiten [[Substantzia kimiko|subtantzia]] baten izaeran, atomo horien ordenazioa ere kontuan hartu beharrekoa da.
 
[[Isomeria]] mota nagusiak honako hauek dira:
 
== ISOMERIA LAUA EDO EGITURAZKOA ==
 
Isomeria mota hau formula lauen bidez azaltzen da. Molekulen arteko desberdintasunak atomoen loturetan dautza.Azpi-motak:
 
=== Kateazkoa ===
 
Isomeria honetan molekula barruan atomoak orden desberdinetan kokatzen dira, karbono egitura ezberdina izanik,
Batzuetan [[karbono]] atomoek kate linealak osatzen dituzte, baino forma adarkatuak ere har ditzakete. Hori [[Pentano|pentanoaren]] isomearekin gerta daiteke:
 
=== Kokagunea ===
 
Isomeria honetan talde funtzionalak molekularen kokapen ezberdinetan daude.
Adibidez, -OH taldea toki desberdinetan dago pentanol arruntean, 2-pentanolen eta 3-pentanolen.
 
 
=== Funtziozkoa ===
 
Bi molekulek forma enpiriko bera dutenean baino funtzio organiko desberdina.
Adibidez,propanona ([[zetona]] bat) eta propanal ([[Aldehido|aldehidoa]]).
 
 
== ESTEREOISOMERIA EDO ISOMERIA ESPAZIALA ==
 
Molekulen isomeria antzemateko ez du balio molekulen formula lauak.
Molekulen arteko desberdintasunak atomoen kokapen espazialen daude.
 
=== Geometrikoa edo Cis-Trans ===
 
Lotura bikoitza duten karbono atomoetan ematen da:
 
=== Isomeria optikoa ===
 
[[Enantiomero]] izeneko molekulekin ematen da.
Molekula horiek ia berdinak dira, baino planoarekin ez dira simetrikoak, eta bietako bat bestearen ispiluko irudia da.
Gainera, bi molekula enantiomeroak ezin dira gainjarri ( pertsona baten bi eskuekin gertatzen denaren antzera),
 
Molekula enantiomeroek antzeko ezaugarri fisiko-kimikoak dituzte, bat izan ezik: argi polarizatua norabide ezberdinetan desbideratzen dute.
Argiaren bibrazio-planoa eskuinalderantz bideratzen badu, dextrogiro deitzen zaio molekula enantiomeroari,eta ezkerralderantz desbideratzen badu,lebogiroa.
 
{{Txantiloi: Kimika zirriborroa}}