Nike: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
212.81.143.162 (eztabaida) wikilariaren 5581577 berrikuspena desegin da (bandalismoa)
7. lerroa:
Enpresako ikur nagusiak gorantz doan marratxoa eta "Just do it" leloa dira. Nikeren promozio-estrategia konpainiaren arrakastaren gakoa da. Enpresak, ongi diseinatutako produktu garestiak ez ezik, arrakastaren irudia ere saltzen du, bere marketing-estrategia horren inguruan biratzen baita.
 
Izan ere, produktuak promozionatzeko Nikek atleta ospetsuak eta kirol-talde profesionalak babesten ditu: [[Brasilgo futbol selekzio nazionala]], [[LeBron James|Lebron James]] edo [[Kobe Bryant]] [[saskibaloi]] jokalariak, [[Lance Armstrong]] txirrindularia, [[Roger Federer]] [[tenis]] jokalaria, [[Michael Schumacher]] pilotua edo [[Tiger Woods]] [[golf]] jokalaria. Haien bidez, arrakaarrakastaren holaaaideia saltzen saiatzen da.
 
== Kritikak ==
[[Txinako Herri Errepublika|Txina]], [[Vietnam]] edo [[Mexiko]] bezalako herrialdeetan baldintza tamalgarrietako tailerrak erabiltzen dituzten lantegiekin kontratuak sinatzea leporatzen diote Nikeri. Vietnam Labor Watch erakundeak dio [[1996]]tik, gutxienez, gehiegizko jardunaldiak gutxiengo soldataren azpian osatu dituela Nikek, nahiz eta korporazioak horrelako jokabidea amaitu dela aldarrikatzen duen. [[Naomi Klein]]en ''[[No Logo]]'' liburuak, beste askoren artean, salatu du Nike zenbait herrialde txirotako "salerosketa askea" izeneko zonaldeaz (herrialde baten erdian lan-araudiak indarrik ez duen eremua) baliatu dela bere produktuak lan-baldintza ezinokerragoetan ekoizteko.