Farmazialari: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t clean up using AWB
1. lerroa:
[[Fitxategi:Apotheker-1568.png|thumb|XVI. mendeko farmazialaria]]
'''Farmazialaria''' [[sendagai|farmakoen]] erabileran eta hauek giza gorputzean dituzten eraginetan aditua den osasun profesionala da. Farmazialariak [[farmazia]] bulego bat eraman, [[ospitale]] batean lan egin, ikerketan aritu edo farmako berriak garatu ditzake.
 
Antzinan, farmazialariak [[natura]]n aurkitzen ziren [[osagai aktibo]]etatik abiatuz ekoizten zituen [[sendagai|medikamentuak]]. Gaur egun ordea, medikamentu gehienak modu sintetikoen ekoizten dira, naturan ezer bilatu beharrik gabe.
 
Farmazialariei herrialde batzuetan farmazia kimikari izena ematen zaie. Baina honek gaizki-ulertu batetara eraman gaitzake. [[Italia]]n esaterako, bi titulazio desberdindu dituzte; Farmazian Lizentziatua eta Kimika Farmazeutikoan Lizentziatua.
 
Besteak beste, [[Farmazia Galenikoa]], [[Farmakologia]], [[Biofarmazia]] eta [[Farmakozinetika]], [[Farmakodinamia]], [[Fisikokimika]], [[Toxikologia]], [[Farmakoteknia]], [[Biokimika]], [[Mikrobiologia]], [[Anatomia]], [[Teknika instrumental]]ak eta [[Kimika Farmazeutiko]]a ikasten dituzte farmazialariek.
21. lerroa:
=== Ospitale farmazia ===
 
Ospitale farmazian lan egiten duen farmazialari batek, ospitalean ingresatuta dauden gaixoentzat farmakoak ekoiztu eta administratzen ditu. [[Espainia]]n eta [[Europa]]ko beste herrialde batzuetan, ospitale batean lan egin ahal izateko Ospitale Farmazian Farmazialari Aditua titulua beharrezkoa da.
 
Farmazia ospitalean farmazialariek burutzen dituzten betebeharrak honakoak dira:
27. lerroa:
* Arreta farmazeutiko espezializatua: jaioberriak, zainketa berezietako gaixoak, larrialdietakoak, [[elikadura]] klinikoa, farmakozinetika klinikoa, toxikologia klinikoa...
 
Ospitale farmazietan ospitalean ingresatuta ez dauden gaixoei ere dispentsatzen zaizkie medikamentuak. Bertan farmazia bulegoetan dispentsatzen ez diren zenbait medikamentu baitaude. Horien artean daude adibidez, [[erretrobiral]]ak. Hauek, [[Hartutako Immuno Eskasiaren Sindromea|HIESaren]] [[tratamendu]]an erabiltzen diren medikamentuak dira eta ospitale farmazietan bakarrik dispentsatzen dira.
 
=== Industria farmazeutikoa ===