Txindasvinto: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t clean up using AWB
24. lerroa:
[[Fitxategi:Reyes visigodos Codex Vigilanus.jpg|thumb|250px|left|Errege bisigodoak: Txindasvinto, Recesvinto eta Egika]]
 
Txindasvinto 563 inguruan jaio zen eta [[653]]an hilko zen.
 
Riziberga izan zen bere emaztea eta 3 seme eta alaba bat, behintzat, izan zituen.
 
== Erregealdia ==
[[Bisigodo]]en errege izan zen ([[642]]-[[653]]). 79 urteko agurea bazen ere, noblezia eta kleroa kontrolatzen jakin zuen. Altxamenduaren arriskua zaindu nahian, erbesteratze eta konfiskatze ugariz gain, nobleen familiako 200 [[godo]] eta behe mailako beste 500 exekutarazi zituen. Alde egin zutenak [[Galia Transalpinoa|Gallia Narbonensis]] probintziara joan ziren errege [[franko (argipena)|frankoen]] laguntzaren bila edo [[baskoi]]en lurraldeetara.
 
[[646]]an egindako [[Toledoko kontzilioak|VII. Toledoko Kontzilioan]], bere ekintzak onartu eta indartu egin ziren. Erregearen aurka altxatzen zenari zigor gogorragoak ezarriko zitzaizkien; baita haiei laguntzera ausartzen ziren elizgizonei ere. Gotzain asko geratu zen kontzilio honetatik at, ez baitzuten erregea elizaren esparruan zuen esku-hartzea onartzen:
37. lerroa:
* ...
 
Oposizioa indargabetuta, erreinuan ordena eta lasaitasuna nagusitu zen eta oinordekotzako monarkia ezartzera lortu zuen. Adinagatik, bere semea zen [[Rezesvinto|Recesvintorekin]] lotuta gobernatu zuen [[648]]ko [[urtarrilaren 20]]tik [[653]]ko [[irailaren 30]]ean hil zen arte.
 
Agintaldiaren ekintza bortitzak ospea eman bazioten ere, Elizak zintzo gogoratzen du Txindasvinto, lur asko eta pribilegio ugari eman baitzizkion.
 
Ogasuna ere zaindu zuen eta, horretarako, matxinoei bere jabetzak konfiskatu zizkien eta zerga sistema zuzenago bat ezartzen saiatu zen.
 
Arlo militarrean, [[baskoi]]en eta [[lusitaniar]]ren altxamenduei eusteko kanpainari ekin zion.
 
Legegintzan ere lan handia egin zuen, bai politika eta baita ekonomia edo gizartea arautuz. Braulio Zaragozakoarekin elkarlanean, [[godo]] eta hispanoerromatarrentzako kode legal bakarra garatzen hasi zen, bere seme [[Rezesvinto|Recesvintok]] bukatuko zuelarik. Beraz, ''[[Liber Iudiciorum]]'' edo ''Recesvintoren Kodea'' ezarriko zen, hispanoerromatarrek erabiltzen zuten [[Alariko II.a|Alarikoren]] Brebiarioa eta [[godo]]en [[Leovigildoren Kodea]] derogatuz.
50. lerroa:
 
== Azken urteak eta heriotza ==
Badirudi, bizitzaren azken urteak debozio eta ongintzarako ekintzetan eman zituela. [[San Román de Hornija]]n ([[Valladolid]])en monasterioa eraikiarazi zuen, hilko zenean, hantxe atseden hartzeko.
 
Txindasvintori heriotza [[653]]an etorri zitzaion, 90 urte zituenean.