«B12 bitamina»: berrikuspenen arteko aldeak

t
clean up using AWB
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
t (clean up using AWB)
'''B12 bitamina''', '''kobalamina''' ere deitua, bere molekulan [[kobalto]]a duen [[bitamina]] hidrosolugarria da. Egitura molekular korapilatsua du bitamina honek (''ikus irudia''), kobaltoa eraztun porfiniko baten erdian egonik.
 
Funtsezko zeregina du kobalaminak [[garun]] eta [[nerbio-sistema]]ren jardueran. Baita odoleko [[eritropoiesi]]an ere.
 
Zehatza izanik, B12a ez da bitamina bakarra. Lau kobalamina daude, haien egitura molekularrean kobaltoa dutenak:
([[sinbiosi]]a eginez) bizi diren bakterioak dira bitamina honen ekoizle nagusiak. Besteak beste, ''[[Aerobacter]]'', ''[[Azotobacter]]'', ''[[Bacillus]]'', ''[[Clostridium]]'', ''[[Mycobacterium]]'', ''[[Proteus]]'', ''[[Pseudomonas]]'', ''[[Rhizobium]]'' eta ''[[Streptomyces]]'' generoak.
 
Animalia belarjaleek bakterioek sortutako B12 bitamina hartzen dute landareetatik, eta haragijaleek belarjaleak janez hornitzen dira bitamina horretaz.
 
Elikagaien artean, B12 bitamina ugaria da okelan, arrainetan, [[esne]]an, [[arrautza|arrautzetan]] eta [[gibel]]ean. Barazkijaleen artean bitamina honen gabezia ager daiteke, fruta eta barazkietan urria baita.