Gilen Santxitz Gaskoiniakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t →‎Biografia: clean up using AWB
2. lerroa:
 
== Biografia ==
[[Antso IV.a Gartzea Gaskoiniakoa|Antso IV.aren]] sasikumea,<ref>[http://home.yawl.com.br/hp/sedycias/historia2_04d.htm Sedycias, João. ''História da Língua Espanhola''.]</ref> seme-alabarik gabe hil zen bere anaia [[Antso V.a Antso Gaskoiniakoa|Antso V.aren]] oinordeko bilakatu zen. [[Bordeleko konderria]] [[Baskoniako dukerria]]n barneratu zuen. Bere erreinaldiko agiriek bere aitona [[Iberiar penintsula|Iberiatik]] zetorrela zioen, bere genealogia nahasiz eta [[Gartzea II.a Antso Gaskoiniakoa|Gartzia Antso]] [[Pirinioak|Pirinioz]] harandikoa bilakatuz<ref>Higounet, Charles. ''"Bordeaux pendant le haut moyen age"''. [[Bordele]], [[1963]] 44. orr.</ref>.
 
[[970]]. urte inguru, Gilen konde titulua besterik ez zuen erabiltzen noiz "Gilen Antso jauna, gaskoien kondeak"<ref>''Dominus Willelmus Sancii comes Gasconiorum''.</ref> [[Saint Vincent-de-Lucq]]eko monasterioari "Luco Deo" herrixkan lurralde batzuk eman zionean. Entregodis bere izeko eta Raimundoren semea zen Gilen Ona bere lehengusuaren partez [[Bordeleko konderria]] jarauntsi zuen eta behin betiko lotu zuen Gaskoiniara. Gero duke titulua aldarrikatu zuen<ref>Monlezun, Jean Justin. [http://books.google.com/books/pdf/Histoire_de_la_Gascogne.pdf?id=sHW_kCR87l8C&output=pdf&sig=KDJUp8tgj00AvnNhQuhkFl1Daow ''"Histoire de la Gascogne"'']. [[1846]].</ref>. Aimoin kronikalariak<ref>Aimoin. ''Vita Abbonis, abbatis Floriacensis''. Argitaratzailea: J. Mabillon ''"Acta sanctorum ordinis sancti Benedicti"''. [[Paris]], [[1668]]–[[1701]]</ref> San Abonen biografian "Bordeleko konde eta Gaskoinia osoko dukea"<ref>''Burdegalensium comes et ac totius Guasconiae dux''.</ref> zela esan zuen. [[977]] baino lehen, Gilenek [[Agen]] eta [[Vasats|Bazas]] inguruko eskualdeak ere lortu zituen. Hala ere, litekeena da hau zabalpena baino jadanik beste dukeek lortutako eta guk ez dakiguna izatea, [[840ko hamarkada]]n [[bikingo]]ek egindako erasoak eta gerokoa garai iluna da eta egungo arkeologian.
 
[[977]]an, Gilenek [[La Réole]]ko priorerria berreratu zuen, ''dux Wasconum'' titulua erabiliz. Garai hartan ez zuen Bordeleko kondearen titulua erabiltzen. [[988]]an [[Bordele]]ko jauna izan zen, urte hartan bertoko jaunen (''seniores'') aholkua eskatu baitzuen [[Saint-Sever]]reko monasterioa berreraikitzeko. Gaskoinia [[Frantzia]]ko erregeen boterpean luzaroan egonda ere, Bordele ez. Bordele lortzean, Gilenek [[Hugues Capet]]en erreinaldiaren urteak erabiltzeari ekin zion bere eskutitzak datatzeko, "Hugues erregea erreinatzen" (''regnante rege Hugone'') klausula erabiliz.
 
Bere erreinaldia Gombaldo bere anaia, "gaskoien apezpikua" titulua zuena, [[Gaskoinia]]ko elizbarrutiak kontrolatzen zituen eta [[Bordele]]ko artzapezpiku bilakatu zen. Horrela Gilenen senideek Gaskoiniako hierarkia osoa kontrolatzen zuten. [[Iruñeko Erresuma|Nafarroara]] [[errekonkista]]n aritzeko bidaia egin zuenean Gombaldoren eskuetan utzi zituen bere lurraldean. Iruñean eskondu zuen baina Gaskoiniara itzuli behar zuen [[bikingo]]ek berriro bere lurrak erasotzen ari zirelako. [[982]]an [[Taller]] inguruan bikingoak [[Tallerko gudua|mendean hartu ondoren]], mehatxua behin betiko desagertu zen. [[Aturri]]ko bokalean zuten basea [[Landak|Landetara]] mugiarazi zien.<ref>Batzuen ustez, berriz, bertan geratu eta [[agot]]e izena hartu zuten. Adibidez Joël Supéry, ''"Le Secret des Vikings"''</ref>