Moskuko Printzerria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
51. lerroa:
[[Mongolen Inperioa]]k [[Kieveko Rusa]]ren lurrak inbaditu zituenean, [[Mosku]] [[Vladimir-Suzdalgo Printzerria]]n zegoen eta [[Txinako Herri Errepublika|Txinarako]] bidean kokatutako garrantzi handirik gabeko herritxo bat baino ez zen. Mongolek Mosku [[1238]]ko neguan erre zuten arren, basoz betetako bazter urrun batean egoteak, mongolen okupazioarekiko nolabaiteko segurtasuna eman zion herriari. Horrez gain, [[ibai]] ugarik, inguruko hiru itsasoetarako, [[Baltikoa]], [[Itsaso Beltza|Beltza]] eta [[Kaspiar itsasoa|Kaspiarra]], sarbidea eman zioten.
 
Moskutar estatuaren eraketarako are garrantzitsuagoa izan zen printze handinahi, buruargi eta zortedunen gobernua. Moskuko lehen printzea, [[Daniel I.a Moskukoa]] edo Daniel Aleksandrovitx izan zen, [[1302]]-[[1303]]an gobernatu zuena, eta printzerria bere familiarentzat, [[Rurik|ruriktarrenzatrurik]]tarrenzat ziurtatu zuena. Bere semea izan zen [[Ivan I.a Moskukoa|Ivan I.a Errusiakoak]] ([[1325]] eta [[1341]] artean errege izan zena), ''Ivan Kalita'' (''Ivan diru poltsa'') deitua, lider mongolengandik ''Vladimirren Printze Handia'' titulua jaso zuen. Modu estuan lan egin zuen mongolekin, beste errusiar printzerri batzuetatik zergak bilduz. Harreman honen ondorioz, itzal handia lortu zuen eskualdean, batez ere Moskuren etsai nagusi zen [[Tver]]ren gainean. [[1327]]an [[Eliza ortodoxoa|Eliza Ortodoxoa]] [[Vladimir]]retik Moskura aldatu zen, Printzerri berria handiagotuz.
 
== Erreferentziak ==