Zipaioen matxinada: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t →‎top: clean up using AWB
2. lerroa:
 
[[Fitxategi:Sepoy Mutiny Execution.jpg|thumb|300px|Soldadu zipaio batzuen exekuzioa 1857an.]]
'''Zipaioen matxinada''' edo '''1857ko Indiako matxinada''' [[India]]n [[1857]]-[[1858]]an [[britainiar]]ren politika kolonialaren aurka gertaturiko [[matxinada]] izan zen. Britainiarrek mendebaleko ideiak Indiako gizartean sartu izanak -misiolariak, hezkuntza...- eta zenbait neurri politiko eta ekonomiko hartu izanak -lur-jabe handien lurrak beretzea, zenbait erresuma mendean hartzea-, [[hindu]]en eta [[musulman]]en goi-klaseen aiherkundea piztu zuten. Giro horretan, [[zipaio]]ek erabili beharreko fusil berri bateko kartutxoak behi eta zerri gantzaz igurtziak zirelako berria zabaldurik, zipaioek uko egin zioten halako armak erabiltzeari, hinduen eta musulmanen erlijioek debekatua baitzen.
 
Bestalde, printze bat hiltzen bazen ondorengorik utzi gabe, britainiarren politika zen estatu hori bereganatzea, oinordeko bat aukeratzen utzi gabe; hori ere tradizio hinduaren aurkakoa zenez, matxinadaren pizgarria ere suertatu zen.