Ireki menu nagusia

Aldaketak

t
clean up using AWB
 
== Biografia ==
Miyazaki [[Nishitama barrutia (Tokio)|Nishitama barrutian]] jaio zen, [[Tokio]]n ([[Japonia]]), [[1962]]ko [[abuztuaren 21]]ean.
 
Goiztiar jaio zen eta deformatuta bi eskuak; eskumuturrik gabe, besaurre osoa mugitu behar zuen eskuari bira egiteko. 5 urteko haurrak [[eskola jazarpen]]a jasan zuen kideengandik; eskuei iseka egiten zieten haiek eta Miyazaki erabat isolatuta bizi izan zen Itsukaichiko eskolaz geroztik.
 
Lagunek eta irakasleek diotenez, Miyazaki mutiko lasaia zen, bakartia, eta ez zuen lagunak egiteko gaitasun handirik. Idazten zituen entseguetan, bizitza arrunta eramateko nahia adierazten zuen, baina eskuak oztopo handia ziren horretarako. [[Manga]] irakurtzen ematen zuen denbora asko, gauean ere istorio haiek ezin utzirik.
 
Gazte azkarra zen eta Meidai Nakano Bigarren Hezkuntzako Eskolan sartzeko frogan kalifikazio altuena atera zuen. Hiru urtez, ordu pare bateko ikasketa eginez pasatu zituen, baina, gero, kalifikazioek beherantz egin zuten eta ez zuen, jada, ikasteko interesik. Horregatik hasi zen komikiak marrazten. Ingelera menperatzen zuen eta Meijiko unibertsitatean sartzeko asmotan zegoen, baina oso atzera geratu zen sarbidean eta argazkigintzan hasi zen, [[1983]]an, lanbide horretan tekniko bilakatu zelarik. Horrela, aitaren ezagun baten inprentan lan egiteko bidea izango zuen handik aurrera.
 
[[1980ko hamarkada]]ren erdialdera, Miyazaki gurasoen etxera joan zen bizitzera eta arreba zaharrenarekin batera egiten zuen lo, inprentatik gertu. Familia boteretsua zen eta aita herriko egunkariaren jabea zen, baina Miyazaki arazo batetik bestera zihoan. Auto bat oparitu zioten eta, mutilak gurasoek maitasuna eman beharrean, gauza materialak ematen zizkiotela esan zuen, ez ziotela entzuten. Bere buruaz beste egiteko ideiak ere etorri zitzaizkion garai hartan.
 
Etxeko harremanetan ere ez zebilen ondo. Bi arreba zaharrenek ez zuten berarekin ezer nahi eta aitona Shokichi zen interes apur bat erakusten zion bakarra.
 
Sexualki ere heldutasunera iristen ari zen. Ez zen bere adineko emakumeekin ibiltzen, gutxiago zela sentitzen zuelako. Konplexuak pil-pilean, sexu gosea bazuen, ordea, eta masturbazioa zen bere soluzioa. [[1984]]an, helduentzako pornografia asko zuen kontsumituta eta haur pornografiarekin hasi zen<ref>{{es}}https://books.google.com.ar/books?id=oZKvjj19UZEC&pg=RA1-PA30&lpg=RA1-PA30&dq=Tsutomu+Miyazaki+Itsukaichi&source=bl&ots=40iEBZdcFb&sig=wdnM-hYSdJPw1ZUWSZsFXtC8LAo&hl=es-419&sa=X&ei=0QrAUtDQLY2isATazICwDQ#v=onepage&q=Tsutomu%20Miyazaki%20Itsukaichi&f=false</ref>.
 
[[1988]]ko maiatzean, Miyazakik kolpe handia jasan zuen, aitona hil zitzaionean. Gorpua erre zutenean, errautsen zati bat jateari eman zion, ez baitzuen bere alde izan zuen hark alde egiterik nahi; berarekin gorde nahi zuen.
 
Gainera, aitonaren heriotzak familiatik urrundu zuen. Arreba batek zelatean harrapatu zuen dutxatzen ari zen bitartean eta alde egiteko egin zion oihu. Miyazakik, haserrearen haserre, eraso egin zion, tximatatik heldu eta burua paretaren kontra kolpatu zion. Amari ere eraso zion
 
== Serie-hiltzailea ==
[[1988]]ko [[abuztuaren 22]]ko arratsaldean, 4 urte zituen Mary Konno desagertu zen<ref name="elmundo.es">{{es}}http://www.elmundo.es/elmundo/2008/06/17/internacional/1213686015.html</ref> eta, alferrikako bilaketan ibili ondoren, neskatilaren aitak [[Saitama (prefetura)|Saitama]]ko poliziarengana jo zuen. Gero jakin zen bezala, Miyazakik bere Nissan Langley beltzean buelta bat ematea gonbidatu zuen eta [[Tokio]]ko mendebalderantz gidatu zuen, autoa baso inguruan,
zubi baten azpian, utzi zuelarik. Denbora luzez egon zen neskaren ondoan eserita eta, azkenean, hil egin zuen. Gero kendu zizkion arropak eta sexu harremanak izan zituen gorpuarekin. Arropak jaso eta, hiltzailea autora itzuli zen.
 
[[1988]]ko [[urriaren 3]]an, Miyazaki [[Saitama (prefetura)|Saitama]] ingurua gidatzen ari zen batean, 7 urteko haurra zen Masami Yoshizawarekin egin zuen topo. Hau ere lortu zuen bere autora erakartzea eta aurrekoarekin eginiko prozedura bera errepikatu zuen.
 
Egoera honen aurrean, poliziak bilaketa zorrotz bati ekin zion eta bozgorailuez zabaldu zuen gurasoek arreta berezia izan zezaten aholkua. Baina, orain ere, dena alferrik eta Mary Konno eta Masami Yoshizawaren gorpuen seinalerik ez zen aurkitu.
 
[[1988]]ko [[abenduaren 12]]an, Miyazakik beste hilketa bat burutu zuen; oraingo honetan, 4 urte zituen [[Kawagoe (Saitama)|Kawagoreko]] neska gazte bat izan zen. Erika Namba lagun baten etxetik bueltan zetorren Miyazakik bahitu eta autoan sartzera behartu zuenean. Naguriko aparkaleku bateraino eraman zuen, atzeko eserlekuetara pasatu eta biluztera behartu zuen. Argazkiak atera zizkion eta, beste auto bat ondoan pasatu bazen ere, neskatxa hiltzeko aukera izan zuen. Gorpua lotu eta bildu ondoren, aparkalekuaren inguruko baso batean kokatu zuen.
 
Hurrengo egunean, gorpua agertu zen eta 500 polizi inguruak miatzen ibili ziren. Zirrara handia eman zuen Mary Konno eta Erika Nambaren familiak telefono deiak eta gutunak jasotzen aritu zirela jakiteak.
{{aipu|''Mary. Hezurrak. Errausketa. Ikertu. Frogatu.''<ref>{{es}}http://old.nvinoticias.com/sites/default/files/flipping_book/sc/2015/04/18/secc_a/files/assets/basic-html/page13.html</ref>}}
 
Egun batzuk geroago, [[otsailaren 11]]n, poliziak 3 orriz osatutako gutun bat jaso zuen. ''Yoko Imada''k sinatutako idatzi hark Mary Konno hil zuela aitortzen zuen eta polizia eta bizirik aurkitzeko itxaropenei barre egiten zien. Miyazakik luzatu egingo zuen gurasoen atsekabea.
 
[[1989]]ko udan, Miyazakik beste delitu bat burutuko zuen. Neska bati kulerok jaitsiarazi zizkion argazkiak egiteko, baina horretan zebilenean, bizilagun batzuk konturatu eta jazartzen hasi zitzaizkion. Ihes egitea lortu zuen, baina sexu nahiak ez zion bakean uzten eta, [[1989]]ko [[ekainaren 6]]an, berriro itzuli zen [[Tokio]]ko badiatik gertu zegoen Ariake parkera. 5 urte besterik ez zituen Ayako Nomoto konbentzitu zuen argazkiak ateratzen uzteko eta gero autora igotzeko. 800 m aurrerago, aparkatu eta neska hil egin zuen; izaraz gorpua bildu eta autoaren maleteroan gorde zuen gero. Bere etxera eraman eta, kamera berri bat erosi ondoren, neskaren hilotzari argazkiak atera zizkion. Filmatu ere egin zuen, bera masturbatzen ari zen bitartean, eta horrela pasatu zituen egun batzuk, nekrofilia praktikatu, filmatu eta argazkiak ateratzen<ref>{{es}}http://www. name="elmundo.es"/elmundo/2008/06/17/internacional/1213686015.html</ref>.
 
Azkenean, usaina jasanezina zen, jada eta Miyazakik burua moztu zion, eskuak eta enborra ere bananduz. Enborra hilerri batean utzi zuen eta burua zelai batean. Eskuak, berriz, beretzat gorde zituen, odola edan eta jaten joan zen. Poliziak hondakinak aurkitzeko beldurrez, hilketatik 2 asteetara, Miyazakik gorpuzkiak jaso, bere logelara eraman eta ezkutatzen saiatu zen. Azkenean, erretzea erabaki zuen, bai arropak eta baita hilotzetik geratzen zena ere.
 
Poliziak hilerrian enborra aurkitu zuenean, asasinoaren premiazko ehizan hasi zen. Miyazaki frustratuta geratu bazen ere, bere konpultsioak berriro saiatzera bultzatu zuen eta horrek ahalbidetuko zuen atxiloketa.
 
== Atxiloketa ==
[[1989]]ko [[uztailaren 23]]an, Miyazaki Hachioji inguruan zebilen gidatzen bi ahizpa jolasean ikusi zituenean. Autoa geratu eta argazkiak ateratzen hasi zitzaizkien, baina ahizpa zaharrenak ihes egin zion eta aitaren bila joan zen. Miyazakik bestearekin jarraitu zuen, biluztu, argazkiak atera... Aita iritsi zenean lentilla bat baginan ari zitzaion sartzen. Lurrera bota zuen amorruaren amorruz, baina hiltzaileak, autorik gabe bazen ere, ihes egitea lortu zuen. Autoaren bila itzuli zenean, polizia zain zeukan eta gaizkilea atxilo hartu zuten.
 
[[1989]]an, 17 egun geroago, Miyazakik Ayako Nomotoren hilketa aitortu zuen eta hurrengo egunean aurkitu zuten haren burua. Baita Erika Namba eta Mary Konnorenak ere. Era berean, [[1989]]ko [[irailaren 6]]an, Masami Yoshizawaren gorpuzkiak aurkitu zituzten Itsukaichiko basoetan.
 
Atxilo hartu eta gero, poliziak hiltzailea bizi zen apartamentua miatu zuen eta 6.000 bideo-zinta baino gehiago aurkitu zituen han; tartean zeuden bere filmazioak, baina gehienak ''anime'' zintak ziren, ''gore'' tipokoak. [[Manga]] eta [[anime]]ren zalea zenez, komunikabideetan aipamen ugari izan zuen eta ''Otaku hiltzailea'' deitu zioten, orokortu eta mangazale guztiak estigmatizatu zituztelarik.
 
Semea kartzelan sartu ondoren, Miyazakiren aitak uko egin zion semearen defentsa ordaintzeari eta, [[1994]]an, bere buruaz beste egin zuen errekara salto eginez.
 
== Epaiketa eta exekuzioa ==
[[1990eko hamarkada]]n, Miyazaki kartzelan egon zen [[Saitama (prefetura)|Saitama]]n psikiatra sail batek ebaluazioa egiten zioten bitartean eta, [[1997]]an konklusioa zabaldu zuten haiek. [[Tokio]]ko unibertsitateko psikiatren arabera, nortasun anizkuna eta muturreko eskizofrenia zeukan, baina ulertzen zituen bere krimenen larritasuna eta ondorioak; beraz haien erantzule zen Miyazaki<ref>{{es}}http://www.diariovasco.com/20080617/mas-actualidad/internacional/japon-ejecuta-monstruo-saitama-200806171058.html</ref>.
 
Heriotza-zigorra esleitu zioten eta urkatzera kondenatu, baina 15 urte baino gehiago pasatu ziren zigorra bete arte. Biziarteko kartzela-zigorra lortzen saiatu zen, baina ez zuen lortu. Injekzioa ere saiatu zen lortzen, urkatzeari beldur ikaragarria baitzion, baina hori ere ez zuen lortu. Komikiak, manga eta [[anime]]a izan ziren bere kartzelako [[denbora-pasa]]k eta, [[2008]]ko ekainaren 17an, exekutatu egin zuten<ref>{{es}}http://www.diariovasco.com/20080618/mundo/ejecutado-japon-canibal-saitama-20080618.html</ref>.
 
{{bizialdia|1962ko|2008ko|Miyazaki, Tsutomu}}
 
[[Kategoria:Tokiotarrak]]
[[Kategoria:Serie-hiltzaileak‎]]