Madeleine Renaud: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
+jaiotza eta heriotza datak
t clean up using AWB
1. lerroa:
[[Fitxategi:Jean-Louis Barrault and Madeleine Renaud.jpg|thumb|Madeleine Renaud eta [[Jean-Louis Barrault]] aktoreak]]
 
'''Madeleine Renaud''' ([[Paris]], [[Frantzia]], [[1900]]eko [[otsailaren 21]]a - [[1994]]ko [[irailaren 23]]a) antzezlea izan zen.
 
== Bizitza ==
 
1921-1946 bitartean [[Comédie-Française|Comédie Françaiseko]] antzezle izan zen. [[Jean Benoît-Lévy]]ren ''La Maternelle'' (1933) filmeko eta [[Jean Grémillon]]en ''Remorques'' (1939, ''Atoiak''), ''Le ciel est à vous'' (1943, ''Zerua zuena da'') filmetako [[protagonista]] izan zen. Madeleine Renaudek frantses emakume xarmant, gozo eta sentiberatasun handikoaren pertsonaia osatu zuen. 1946. urtetik aurrera, ordea, antzerkian aritu zen batez ere, nahiz eta tarteka egin zuen zineman paperen bat edo beste: Max Ophulsen ''Le Plaisir'' (1951, ''Plazerra''), Marguerite Durasen ''Des journées entières dans les arbres'' (1976, ''Egun osoak zuhaitzetan''), eta abar.
 
Renaud Barraulten konpainiarekin paper klasiko handiak egin zituen, eta Marivauxen interprete handientzat hartu ohi da: ''Les Fausses Confidences'' (1946, ''Konfidentzia faltsuak''), ''La Seconde Surprise de l'amour'' (1949, ''Maitasunaren bigarren ustekabea''). Lan moderno garrantzitsuetan ere parte hartu zuen: Samuel Becketten ''Oh les beaux jours'' (1963, ''Oi egun ederrak''), Jean Geneten ''Les Paravents'' (1966, ''Bionboak''), Durasen ''Savannah Bay'' (1983).