Nafarroako Gobernua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
An13sa (eztabaida | ekarpenak)
t clean up using AWB
4. lerroa:
 
Egungo gobernu taldea [[Geroa Bai]], [[EH Bildu]], [[Ahal Dugu]] eta [[I-E|Ezkerra]] alderdiek osatzen dute, eta lehendakaria [[Uxue Barkos]] da.
 
 
== Ezaugarriak ==
[[Nafarroako Foru Hobekuntza]]ren bidez botere betearazlea, legegilea eta administratzailea bereganatu zuen, eta Nafarroako foru erregimenaren defentsaren babesle bihurtu zuen. [[Nafarroako Parlamentua]]ri edozein kontraforuren berri ematera behartuta dago.
 
Hobekuntzako IV. kapituluko 29. eta 30. artikuluetan zehaztuak daude [[Nafarroako Gobernuko lehendakari]]aren ardurak. Nafarroako Parlamentuak izendatu ohi du; lehendakariak izendatzen ditu Gobernuko gainerako kideak, eta eginkizunak haien artean banatzen. Nafarroako Gobernuko lehendakariak du Foru Erkidegoko ordezkaritza gorena. Parlamentuak zentsura mozioa onartu edota bere konfiantza ukatuz gero, kargutik kentzen du lehendakaria.