Bizantziar Inperioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
36. lerroa:
[[Fitxategi:Justinian.jpg|thumb|left|200px|[[Justiniano I.a]], [[San Vitale basilika]]ko ([[Ravenna|Ravena]]) mosaiko ospetsuetako batean]]
 
[[So puti cojoArkadio]] izan zen ekialdeko lehen enperadorea. Haren agintaldian (395-408) [[bisigodo]]ek inbaditu zuten inperioa, [[Alariko I.a|Alariko]] buru zutela (395). Erlijio gatazkek ez zuten amairik izan lehen urte hauetan, ezta [[Teodosio II.a]] eta [[Martziano]] enperadoreen garaietan ere (408-457). [[Teodosioren Kodea]]k agindu eta Teodosio II.ak ekialdean eta [[Valentiniano III.a]]k mendebalean berretsia zuten Inperioaren batasuna, kolokan zegoen [[Atila]]ren eta [[barbaro]] herrien erasoak zirela eta. 476. urtean, Mendebaldeko Inperioa, erabat hautsirik, [[godo]]en eskuetan geratu zen, eta [[Zenon I.a]] zen Ekialdeko Inperioan nagusi (474-491). Hala eta guztiz ere, [[Danubio]]tik behera zetozen eslaviarren aurka borrokatu behar izan zuen ekialdeko Inperioak ([[Anastasio I.a]], 491-518).
 
Erlijio krisiek, bestalde, bizi-bizirik zirauten ([[Monofisismo|monofisistak]]) eta gatazka sozialek garrantzi handia izan zuten ([[Nika matxinada|Nika altxamendua]], 532). [[Justiniano I.a]]k berriztatze lanak egin zituen administrazioan ([[Justinianoren Kodea]], 529) eta saiatu zen Inperio osoaren batasuna lortzen (Sartaldearen errekonkista). Enperadore horren garaian izugarri zabaldu zen artea. Atenasko eskola paganoak itxi ondoren (529), Konstantinopolis kristau helenismoaren gune nagusi bihurtu zen. Baina lurralde hedatzeak ez zuen luzaroan iraun.