Tunisia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
An13sa (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
76. lerroa:
XVI. mendearen hasieran, Espainiak eta [[Otomandar Inperioa]]k [[Siziliako itsasartea]]z nagusitu nahiak hafsiarren azkena ekarri zuen. Tunis hiriburua [[Bizargorri]] pirata turkiarrak hartuak zituela (1534), Karlos V.a, hafsiar agintariak deiturik, zenbait hiriz jabetu zen. Gudu eta gorabehera askoren ondoren, 1574an otomandarrak lurralde osoaz jabetu ziren eta haien mende izan zen XIX. mendea arte. Hasieran Aljeriaren zatia bazen ere, geroago, ''bey'' edo gobernari baten aginpidean, autonomia gero eta handiagoa lortuz joan zen.
 
=== FrantziarenFrantziarren mende ===
{{sakontzeko|Tunisiako Protektoratu Frantsesa}}
 
XIX. mendearen hasieratik izatez burujabetasuna erabatekoa zen. Garai hartan mendebalarekiko merkataritza eta kultura harremanak areagotu ziren. Administrazio txarraren ondorioz, porrot ekonomikoa gertatu zen eta zorrak zirela eta, [[Frantzia]]k, [[Ingalaterra]]k eta [[Italia]]k haren gaineko finantza batzorde bat osatu zuten. 1881ean muga gatazka batzuen aitzakiarekin, Frantziako tropak herrialdean sartu ziren; denbora laburraren buruan Tunisia [[protektoratu]] izendatu zuten, frantses administrazioa ezarri zuten eta kolono europarrak hango lurrez jabetzen hasi ziren. XX. mendearen hasieratik Tunisiako abertzaleak herrialde askearen alde azaltzen hasi ziren. 1920an Destour alderdi abertzaleak gobernuan parte hartzea eskatu zuen. Zapalkuntzaren ondorioz higikunde nazionalista desegin zen, baina 1934an [[Habib Bourguiba]] buru zuen Neo-Destour alderdia eratu zen, Frantziako Herri Fronteak aintzat hartzen zuela. Bigarren Mundu Gerran borroken gertalekua izan ondoren (1942-1943) berriro azaldu zen higikundea eta, zenbaitetan erresistentzia armatua ere erabiliz, 1956an burujabetasuna lortu zuen.
 
"{{esaera2|Tunisian, protektoratuaren sistemari eutsiko diogu, abantaila asko baititu. Horrela, herrialde horretan ez dugu administrazio frantsesik ezarri behar izango, eta beraz, Frantziako altxorrak ez die gastu handi horiei aurre egin behar izango. Sistema horrek bide emango digu gobernatzeko eta ikuskatzeko, baina administrazioaren xehetasun guztien ardurarik izan gabe, eta ez dugu kezkatu beharrik izango hutsegite txikiengatik eta bi zibilizazio aurrez aurre jartzean sor daitezkeen gorabeherengatik. Gure ustez, egoera hori da egokiena eta erabilgarriena, horrela garaitutakoaren duintasunari eusten baitzaio; horrek garratzi handia du arabiar herrialdeetan. Izan ere, garaitutakoaren duintasunari eustea jabetza ziurtatzeko modua da."|[[Jules Ferry]], Hitzaldia Diputatuen Ganberan, 1884.}}
==== Tunisiako protektoratua ====
 
"Tunisian, protektoratuaren sistemari eutsiko diogu, abantaila asko baititu. Horrela, herrialde horretan ez dugu administrazio frantsesik ezarri behar izango, eta beraz, Frantziako altxorrak ez die gastu handi horiei aurre egin behar izango. Sistema horrek bide emango digu gobernatzeko eta ikuskatzeko, baina administrazioaren xehetasun guztien ardurarik izan gabe, eta ez dugu kezkatu beharrik izango hutsegite txikiengatik eta bi zibilizazio aurrez aurre jartzean sor daitezkeen gorabeherengatik. Gure ustez, egoera hori da egokiena eta erabilgarriena, horrela garaitutakoaren duintasunari eusten baitzaio; horrek garratzi handia du arabiar herrialdeetan. Izan ere, garaitutakoaren duintasunari eustea jabetza ziurtatzeko modua da."
 
Jules Ferry, Hitzaldia Diputatuen Ganberan, 1884.
 
=== Tunisia burujabe ===