Aljeriako Independentzia Gerra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
tNo edit summary
3. lerroa:
'''Aljeriako Independentziaren Gerra''' edo sarritan [[Aljeria]]ko Gerra besterik gabe deitua ([[1954]]ko [[azaroaren 1]]a – [[1962]]ko [[martxoaren 19]]a) [[Frantzia]]tik askatzeko afrikar herrialde horrek burututako gerrilla kanpaina (''maquisards'') izan zen, gutxi gora-behera 180.000 hildako eta 230.000 zauritutako eragin zuena.
 
Gerra honen garaian [[Charles de Gaulle]] frantziar presidentea zen eta haren herrialdea ahulduta zegoen [[Bigarren Mundu Gerra]] amaitu berria zegoelarik eta aurreko urtean [[Indotxina]] galdu ostean. Kontestu horretan ''[[Nazio Askatasunerako Frontea (Aljeria)|Front de Libération Nationale]]'' (FLN) talde eta ''[[Mouvement National Algérien]]'' (MNA) taldeek gerratea abiatu zuten militar eta landa-eremuko zibil (''[[Pieds-Noirs]]'') frantziarren aurka. Aipatzekoa da Philippeville (gaur [[Skikda]]) hirian [[1955]]ean independentistek zibilen aurka egindako sarraskia. Hastapen horietan, tartean [[Albert Camus]] idazle eta filosofoa saiatu zen gerra gelditzen eta behintzat zibilak errespetarazten, alferrik.
 
[[1956]]an [[Aljer]]reko bataila hasi zen, gerrate honetan mugarria izan zena eta urtebetez luzatu zena. Geroago, [[Charles de Gaulle|De Gaullek]] [[1958]]an aljeriarrak deitu zituen galdeketa baterako, eta herritar gehien-gehienek burujabetzaren alde eman zuen botoa. Honek ez zuen gatazka gelditu, eta beste alde batetik hainbat frantziar aterarazi zuen Aljeriatik, [[1962]]rako herrialde osoko biztanleen %13a inguruan ihes egin zuelarik.