Odol-transfusio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
2. lerroa:
'''Odol-transfusioa''' pertsona baten [[odol]]a beste batengan sarraraztea da.
 
Lehenbiziko transfusioak [[XVII. mendea]]n egin baziren ere, [[odol talde]]en arteko elkartezintasuna arautzen duten legeak ezagutzen ez zirenez, bertan behera utzi behar izan ziren, gaixoak hil egiten baitziren. [[XX. mendea]]ren hasieran, [[Karl Landsteiner]] austriarrak [[odol taldeaktalde]]ak eta haiek elkartzeko legeak aurkitu zituenean, berriz egiten hasi ziren, emaitza hobeekin. Gaur egun, ohiko bihurtu da transfusioa eta, gehienetan, odol talde eta [[Rh faktorea|Rh]] bereko pertsonen artean egiten da. Badira, hala ere, edozein taldetako odola jaso dezaketen pertsonak (AB odol taldekoak, hartzaile unibertsalak) eta, orobat, edozein taldetakoei eman diezaieketenak (0 taldekoak, emaile unibertsalak).
 
Odol-transfusioak hainbat egoeratan eta gaixotasunetan burutzen dira. Trauma baten ondorioz odol-galera handia gertatzen denean, adibidez. Baita ebakuntza eta kirurgiaren ondorioz odol asko galtzen denean ere. Gaixotasun hematologiko larri batzuek ([[anemia]] latza, [[tronbopenia]], [[leukopenia]], [[hemofilia]], [[leuzemia]]...) transfusioa eskatzen dute sarritan. Garai batean transfusioak odol guztiarekin egiten ziren baina gaur egun ohikoa da odolaren osagaiak besterik ez erabiltzea (gaixo bakoitzak behar dituenak).