Georgi Sviridov: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
+jaiotza eta heriotza datak
1. lerroa:
'''Georgi Sviridov''' ([[Fatezh]], [[Kursk]]etik hurbil, [[1915]]eko [[abenduaren 16]]a - [[Mosku]], [[1998]]ko [[urtarrilaren 6]]a) [[errusia]]r [[musikagile]]a izan zen.
 
== Biografia ==
6. lerroa:
1945ean [[Stalin saria]] irabazi zuen ''Hirukotea pianorako'' lanarengatik. [[40ko hamarkada]]ren amaieran [[Iosif Stalin|Stalinen]] gobernuak musikari modernoak zigortu zituen, eta herri-musikaren oinarrietara itzultzearen alde egin zuen. Sviridov izan zen garai horretan kalitatezko musika egin zuen bakarretakoa. [[1956]]an [[Mosku]]n hartu zuen bizilekua. 1962tik 1974ra bitartean [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasuneko]] musikagileen Elkarteko idazkari izan zen, eta ondoren [[Errusia]]ko Errepublikako elkarteko presidente.
 
[[1970]]ean [[Sobietar Batasuneko Herriaren Artista]] izendatu zuten. ''Oratorio patetikoa'' (1959) lana, [[Vladimir Maiakovski|Maiakovski]]ren testu batean oinarritua, arrakastatsuenetako bat izan zen, eta 1960an [[Lenin saria]] eman zioten. Lan ofizialen ildotik idatzi zituen ''[[Kantua Lenini buruz]]'' (1960) eta ''[[Oda Lenini]]'' (1976). Hala ere, orkestrarako idatzi zuen ''Triptiko txikia'' (1964) lanarekin gainditu zituen Sviridovek Errusiako mugak. Ganberarako musika sobietar erregimenaren beheraldiaren ondoren hasi zen kaleratzen: ''Kintetoa pianoarekin'' (1945), ''Hirukotea pianoarekin'' (1945), bi laukote harizko tresnetarako (1945-1946 eta 1947-1948). Hala ere, bere musikaren zatirik onena ahotsetarako partituretan eman zuen.
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}