Bobby Fischer: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
15. lerroa:
Emandako erakustaldiaren ondoren, txapeldun luzaz izango zela zirudien. Hala ere txapelketa haren ostean ez zuen beste torneorik jokatu. [[1975ko Munduko Xake Txapelketa]] [[Anatoli Karpov]] sobietarraren aurka jokatzekoa zuen. Karpovek 1974ko Hautagaien Txapelketa irabazia zuen eta garaipen horrek Fischerren aurka titulua lehiatzeko aukera eman zion, baina estatubatuarra ez zegoen txapelketako arauekin ados eta berarentzat mesedegarri ziren arauak eskatu zituen, arau horiek onartu ezean jokatzeari uko egingo ziola esanez. [[FIDE]]k onartezintzat jo zituen Fischerren eskakizunak eta, 1975ean, Karpov munduko txapeldun izendatu zuen.
 
Artean 26 urte baino ez bazituen ere, Munduko Txapelketa irabazi eta gero, Fischerrek xake profesionala erabat alboratu zuen, artean 29 urte baino ez bazituen ere, eta hogei urtez ez zuen jendaurrean agerpenik egin. Batzuen ustez, bere burua jokalari onentzat izan arren, galtzeari izugarrizko beldurra sartu zitzaion. Ordurako obsesio asko eta desoreka zantzuak zituen, bere adierazpenetan islatzen zena, eta urteekin okerrera egingo zuen.
 
1992an, [[Jugoslavia]]n, Fischerrek eta Spaskik 1972ko lehiaren errebantxa jokatu zuten, lagunarteko erakustaldi moduan. 1972koarekin alderatuta egoera guztiz desberdina zen. Alde batetik, [[Sobietar Batasuna]] desegina zen eta, Gerra Hotza amaituta, ez zegoen tentsio politikorik; gainera, ordurako, Spaskik frantziar herritartasuna zuen. Bestalde, Fischerrek 20 urte zeramatzan xaketik aldenduta eta une hartan Spaski FIDEren zerrendan 106. postuan zegoen; horrenbestez, lehiak ez zuen 1972koaren mailarik izan, baina hainbeste urteren ostean Fischerren berragerpena izateak interesa piztu zuen. Lehia Fischerrek irabazi zuen 10 eta 5. Hala ere izan zen polemikarik: jokalarientzako ordainsaria handia zen (3,65 milioi dolar irabazlearentzat eta 1,35 galtzailearentzat), baina [[AEB]]etako gobernuak Fischerri lehian parte hartzea debekatu zion, AEBek Jugoslaviari ezarritako blokeo ekonomikoa zela eta; hala eta guztiz ere, Fischerrek debekuari muzin eginez jokatzea erabaki zuen eta AEBetako gobernuak bere aurkako atxiloketa agindua eman zuen.