Boris Spaski: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
lotura txertatu
informazioa gehitu
22. lerroa:
[[Bobby Fischer]] estatubatuarraren aurka galdu zuen txapeldun titulua 1972an (8½ - 12½), [[Gerra Hotza]]ren testuinguruan presio politikoak tarteko, gogoratzen den lehia ezagunenetako batean (''[[1972ko Munduko Xake Txapelketa|XX. mendeko Match-a]]'' deitua). Segur aski, Boris Spaski lehia harengatik ezagunagoa da Munduko Txapeldun izanagatik baino. Hurrengo Hautagaien Txapelketako finalerdietan [[Anatoli Karpov]]en aurka galdu zuen. Titulua galdu ostean zenbait torneo garrantzisu irabazi bazituen ere, Spaskiren joko mailak gutxika behera egin zuen, eta, jokalari sendoa izaten jarraitu zuen arren, goi mailako xaketik aldentzen joan zen, batez ere 1985etik aurrera. Ordurako Anatoli Karpov eta [[Gari Kasparov]] bezalako jokalari gazteak agertu ziren, zeinak hurrengo urteetan xakelari sendoenak izango ziren, eta Spaski jada ez zen punta-puntako jokalaria.
 
1992an, [[Jugoslavia]]n, Fischerrek eta Spaskik 1972ko lehiaren errebantxa jokatu zuten. FisherrekFischerrek 20 urte zeramatzan xaketik aldenduta eta une hartan Spaski [[FIDE]]ren zerrendan 106. postuan zegoen; horrenbestez, lehiak ez zuen 1972koaren mailarik izan. Lehia Fischerrek irabazi zuen 10 eta 5. Hura izan zen Spaskiren azgenengo agerpen nabarmena.
 
1976an [[Sobietar Batasuna]] utzi eta [[Frantzia]]ra joan zen, eta frantziar naziotasuna eskuratu zuen 1978an; ordutik, txapelketetan Frantzia ordezkatu zuen. 2012an Frantzia utzi eta Errusiara itzuli zen.{{lur erref}}