Bobby Fischer: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
5. lerroa:
== Biografia ==
Chicagon jaio bazen ere, [[Brooklyn]]en hazi zen. Antza, bere kabuz ikasi zuen xakean jokatzen, argibide batzuk irakurrita. Brooklyn Chess Club-eko Carmine Nigrok irakatsi zizkion xake-estrategiaren oinarriak. [[1955]]ean Manhattan Chess Club-ean eman zuen izena, eta, lehen aldiz, Estatu Batuetako junior-txapelketan hartu zuen parte, hamargarrena geldituz. Hurrengo urtean, 13 urte zituela, hasi zen xakearen munduan nabarmentzen, Estatu Batuetako gazte-txapelketa irabazi zuenean. Horrexegatik esaten da Fischer, haur-mirari baino, nerabe-mirari izan zela. 1956an bertan John W. Collins hasi zen bere xake-entrenatzailea izaten. 15 urte zituela Estatu Batuetako xake-txapelketa absolutua irabazi zuen; historiako gazteena izan zen titulua lortzen, eta marka hura oraindik ez du inork gainditu. 16 urte zituenean —Nazioarteko Maisu Handi titulua bazuela— ikasketak alde batera utzi zituen bere denbora guztia xakera dedikatzeko.
 
Munduko Txapeldun titulua eskuratu zuen [[1972ko Munduko Xake Txapelketan]] [[Boris Spaski]] sobietarra menperatzean (8½ - 12½), [[Gerra Hotza]]ren testuinguruan presio politikoak tarteko, gogoratzen den lehia ezagunenetako batean (XX. mendeko Match-a deitua). Halabaina, 1975an galdu zuen txapeldun titulua. [[1975ko Munduko Xake Txapelketa]] [[Anatoli Karpov]] sobietarraren aurka jokatzekoa zuen. Karpovek 1974ko Hautagaien Txapelketa irabazia zuen eta garaipen horrek Fischerren aurka titulua lehiatzeko aukera eman zion, baina estatubatuarra ez zegoen txapelketako arauekin ados eta berarentzat mesedegarri ziren arauak eskatu zituen, arau horiek onartu ezean jokatzeari uko egingo ziola esanez. [[FIDEk]] onartezintzat jo zituen Fischerren eskakizunak eta, 1975ean, Karpov munduko txapeldun izendatu zuen.
 
== Kanpo loturak ==