Bobby Fischer: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Bobby Fischer 1960 in Leipzig.jpg|thumb|250px|Bobby Fischer [[Alemania]]ko [[Leipzig]] hirian [[1960]]an egindako txapelketan.]]
 
'''Robert James "Bobby" Fischer''' ([[Chicago]], [[Ameriketako Estatu Batuak|AEB]], [[1943]]ko [[martxoaren 9]] - [[Islandia]], [[2008]]ko [[urtarrilaren 17]]a) xake jokalari estatubatuarra eta estatubatuar-[[islandia]]rra (2005ean eman zioten isladiar herritartasuna) izan zen, [[Nazioarteko Maisu Handia]] eta Munduko Xake Txapelduna. Gaztaroan famatu bilakatu zen xakera jolasteko zuen abileziagatik, eta, 1972. urtean, [[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuetan]] jaiotako [[Munduko xake txapelketa|Munduko Xake Txapelketako]] lehen irabazlea bihurtu zelako. Txapela hiru urtez mantendu zuen, 1975era arte.
 
== Biografia ==
Chicagon jaio bazen ere, [[Brooklyn]]en hazi zen. Antza, bere kabuz ikasi zuen xakean jokatzen, argibide batzuk irakurrita. Brooklyn Chess Club-eko Carmine Nigrok irakatsi zizkion xake-estrategiaren oinarriak. [[1955]]ean Manhattan Chess Club-ean eman zuen izena, eta, lehen aldiz, Estatu Batuetako junior-txapelketan hartu zuen parte, hamargarrena geldituz. Hurrengo urtean, 13 urte zituela, hasi zen xakearen munduan nabarmentzen, Estatu Batuetako gazte-txapelketa irabazi zuenean. Horrexegatik esaten da Fischer, haur-mirari baino, nerabe-mirari izan zela. 1956an bertan John W. Collins hasi zen bere xake-entrenatzailea izaten. 15 urte zituela Estatu Batuetako xake-txapelketa absolutua irabazi zuen; historiako gazteena izan zen titulua lortzen, eta marka hura oraindik ez du inork gainditu. 16 urte zituenean —Nazioarteko Maisu Handi titulua bazuela— ikasketak alde batera utzi zituen bere denbora guztia xakera dedikatzeko.
 
== Kanpo loturak ==