Viktor Kortxnoi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Artegia (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
lotura txertatu
16. lerroa:
'''Viktor Lvovitx Kortxnoi''' ([[errusiera]]z: Ви́ктор Льво́вич Корчно́й) ([[San Petersburgo|Leningrado]], [[1931]]ko [[martxoaren 23]]a - [[Wohlen]], [[Suitza]], [[2016]]ko [[ekainaren 6]]a) sobietar-suitzar xake jokalaria eta [[Nazioarteko Maisu Handia]] izan zen. [[Munduko xake txapelketa]] irabazterik lortu ez duen xakelari hoberentzat hartua da [[Paul Keres]] eta [[Akiba Rubinstein]]ekin batera. Luzaz egon zen goi mailan eta munduko 100 jokalari onenen zerrendan egon zen 2007 arte (75 urte zituen orduan)<ref>[http://web.archive.org/web/20070104211554/http://www.fide.com/ratings/toparc.phtml?cod=105 FIDE: 100 jokalari onenen zerrenda; 2007/01]</ref>. Bere bizitzako azken urteak [[Suitza]]n eman zituen eta suitzar naziotasuna zuen.
 
1976an [[Sobietar Batasuna|Sobietar Batasunetik]] [[Herbehereak|Herbehereetara]] ihes egin zuen. Handik gutxira bi aldiz jokatu zuen munduko xake txapelketa, [[1978ko Munduko Xake Txapelketa|1978an]] eta [[1981eko Munduko Xake Txapelketa|1981ean]], eta biak galdu zituen [[Anatoli Karpov]]en aurka. Kortxnoik Sobietar Batasuna berriki utzia zuenez gero, presio politikoak tarteko, Karpoven aurkako txapelketa horiek tentsio eta polemika handikoak izan ziren.
 
SESBeko xake txapelketa lau aldiz irabazi zuen (1961, 1962, 1964 eta 1970), [[Xake Olinpiadak|Xake Olinpiadetan]] SESBeko xake taldearekin urrezko domina irabazi zuen sei aldiz (1960, 1966, 1968, 1970, 1972 eta 1974) eta Europako taldekako xake txapelketa bost taldiz (1957, 1961, 1965, 1970 eta 1973). 2006an Munduko Senior Xake Txapelketa irabazi zuen.