Boris Spaski: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
lotura txertatu
informazioa gehitu
16. lerroa:
'''Boris Vasilievitx Spaski''' ({{lang-ru|Бори́с Васи́льевич Спа́сский}}; [[Leningrado]], [[1937]]ko [[urtarrilaren 30]]a) [[errusia]]r xake jokalari ohia da, [[Nazioarteko Maisu Handia]] eta [[Munduko Xake Txapelketa|munduko xake txapeldun]] ohia (1969tik 1972ra).
 
1956an Nazioarteko Maisu Handi titulua eskuratu zuen, Hautagaien Txapelketarako sailkatzean. Une hartan, titulu hori lortzen zuen xakelari gazteena bilakatu zen. Bi aldiz irabazi zuen Sobietar Xake Txapelketa (1969an eta 1973an).
 
1965ean Hautagaien Txapelketa irabazi zuen [[Mikhail Tal]]en aurka, 7 eta 4 (+4 −1 =6), baina [[1966ko Munduko Xake Txapelketa]]n [[Tigran Petrosian]]en aurka galdu zuen, 12½ eta 11½. 1968ko Hautagaien Txapelketa [[Viktor Kortxnoi]]ren aurka irabazita (6½ - 3½), 1969an berriro izan zuen Munduko Xake Txapelketan leihatzeko aukera Petrosianen aurka, eta oraingoan irabazi egin zion, 12½ eta 10½.