Bobby Fischer: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t clean up, replaced: |USA}} → |AEB}} using AWB
4. lerroa:
 
== Biografia ==
Chicagon jaio bazen ere, [[Brooklyn]]en hazi zen. Antza, bere kabuz ikasi zuen xakeraxakean jolastenjokatzen, argibide batzuk irakurrita. Brooklyn Chess Club-eko Carmine Nigrok irakatsi zizkion xake-estrategiaren oinarriak. [[1955]]ean Manhattan Chess Club-ean eman zuen izena, eta, lehen aldiz, Estatu Batuetako junior-txapelketan hartu zuen parte, hamargarrena geldituz. Hurrengo urtean, 13 urte zituela, hasi zen xakearen munduan nabarmentzen, Estatu Batuetako gazte-txapelketa irabazi zuenean. Horrexegatik esaten da Fischer, haur-mirari baino, nerabe-mirari izan zela. 1956an bertan John W. Collins hasi zen bere xake-entrenatzailea izaten. 15 urte zituela Estatu Batuetako xake-txapelketa absolutua irabazi zuen; historiako gazteena izan zen titulua lortzen, eta marka hura oraindik ez du inork gainditu. 16 urte zituenean —Nazioarteko Maisu titulua bazuela— ikasketak alde batera utzi zituen bere denbora guztia xakera dedikatzeko.
 
== Kanpo loturak ==