Xake titulu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
5. lerroa:
FIDEk hainbat titulu mota ematen ditu, jokalarien elo sailkapenaren eta txapelketa ofizialetan lortutako emaitzen arabera. FIDEren tituluak nazioartekoak eta biziartekoak dira. Hauek dira titulu garrantzitsuenak:
 
====''Maisu Handia'' edo ''Nazioarteko Maisu Handia''====
Maisu Handia edo Nazioarteko Maisu Handia (ingelesezko laburdurak GM eta IGM dira), [[Munduko xake txapelketa|Munduko Xake Txapeldun]] titulua kenduta, xake jokalari batek eskura dezakeen titulu gorena da. Jokalariak gutxienez 2500eko [[Elo sailkapen|ELO]] puntuaketa izan behar du eta beste maisu handien aurka emaitza ona lortzea gutxienez hiru txapelketatan.
 
====''Nazioarteko Maisua''====
Nazioarteko Maisua (ingelesezko laburdura IM da) Nazioarteko Maisu Handiaren azpitik dagoen titulua da. Nazioarteko Maisu Handiaren antzeko baldintzak bete behar ditu, baina eskakizunak apalagoak dira. Gutxieneko ELO puntuaketa 2400 da.