Itzulpengintza automatiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
22. lerroa:
Itzulpen automatikoari aplikaturiko metodoak bi talde handitan bana ditzakegu:
 
* [[#Arau_bidezko_itzulpena|Arauetan oinarrituriko itzulpena]]
* [[#Analogi_bidezko_itzulpena|Analogietan oinarrituriko itzulpena]]
 
Ikuspuntu teorikotik erabat kontrajarririk dauden hurbilpenak dira, diseinu sistema oso ezberdinak sortarazten dituztenak. Arauetan oinarrituriko sistemek euren kontzepzio teorikoan, [[Hizkuntzalaritza SortzaileanSortzaile]]an eta [[Adimen ArtifizialeanArtifizial]]ean izandako aurrerapenen eragina izan dute, batez ere, 1970eko hamarkadatik aurrera. Sistema hauek dira normalean "itzulpen automatikorako" benetako sistematzat hartzen direnak. Analogietan oinarrituriko sistemak 1990eko hamarkadan agertu dira eta hurbilpen estatistikoen metodoak aplikatzen dituzte aldez aurretik itzulita dauden testu zatien gainean. Ele egitea eta [[Corpus Hizkuntzalaritza]] aztertzeko sistemetan erabilitako tekniken antzekoak aplikatzen dituzte. Zenbait autoreren ustetan "itzulpen lagunduaren" sistemak dira.
 
Laurogeita hamarreko hamarkada arte ikerlarien artean izan den premisarik indartsuenetako bat, itzulpena funtsean parekotasun semantikoaren arazo gisa hartzea izan da. Premisa horren oinarria [[Leibniz]]-en garairaino heldu eta [[Frege]] eta [[Montague]]-k, semantika garaikidearen aitak, hartu zuten ustean dago, alegia, munduko hizkuntza guztiek azpiegitura logiko bera dutela. Horrela izatekotan, azpiegitura hori asmatu eta formalizatzeko gai bagina itzulpenaren arazoa konponduta legoke. Ideia horrekin, ikertzaileak parekotasun kontzeptualaren arazoa konpontzen saiatu dira, bai adierazpen neutro eta komunen bitartez - hizkuntz arteko teknika -, bai hizkuntza bikoteen artean tarteko adierazpenak proiektatuz -transferentzia teknika. Semantikaren tratamendu konputazionalerako gehien erabiltzen diren ereduen artean azpimarratzeko dira honako hauek: sare semantikoak (Simmons eta Slocum, 1972), lehentasun semantikoak (Wilks, 1973), kasu eta balentzia gramatikak (Somers, 1987), adierazpen kontzeptualak (Carbonell et al, 1981; Nirenburg et al, 1985), transferentzia lexikoa (Melby, 1988; Alonso, 1990), semantika lexikoa (Dorr, 1993) eta ez-anbiguotasun lexikoa (Masterman, 1957; Amsler eta White, 1979).
 
Uste teoriko hori seguruenik itzultzaileentzat itzulpen sistema erabilgarrien garapena gehien kaltetu duen alderdia da. Duela gutxi arte, soilik behatzaile autorizatu batzuek Melby (1995) edo Kay (1997) esaterako, ausartu dira kritikak egiten. Melby izan da hizkuntzen arteko unibertsaltasun kontzeptualaren hipotesia era argi batean zalantzetan jarri duen lehena. Itzultzaile profesionalek zalantzetan jarri dute ideia horren baliagarritasuna Interneteko (Lantra-1) foro ezagunetan islatzen den legez. Horretaz gain, itzulpengintzaren esparruan semantikoa bezain garrantzitsuak diren parekotasun mailak deskribatzen dituzten azterketa berriak dira. Nord-ek (1993), itzulpen parekotasunaren azterketan egilerik nabarmenena den emakumek, bi dimentsio gehiago proposatzen ditu, parekotasun estatistikoa eta parekotasun pragmatikoa. Bestalde, Hatim eta Mason-ek (1990), itzulpena soilik linguistikoa baino, batez ere zentzu pragmatikodun kontutzat hartzearen garrantzia azpimarratzen dute, eta parekotasun abstraktuagoa duen maila proposatzen dute sinbolo sozial eta kulturalen eremuan, hots, semiotikarena.