Modica: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
7. lerroa:
 
===Antzinaroa===
[[Tuzidides]]en arabera, hiria K. a. 1360an edo 1031n fundatu zen eta K. a. VII. mendean [[sikuloak]] hemen bizi ziren. Seguruena, [[Sirakusa]]ren menpeko hiri bat zen. Erromatarrek Modica, Sirakusa eta Sizilia osoa okupatu zituzten kartagotarren kontrako [[Egadi]] irletako gudaren ondoren, [[Lehen Gerra Punikoa]]ren amaieran (K. a. 241). Modicak ''decuman ''kategoria zuen'' ''beste 35 hirirekin batera erromatarren botereari berez men egin ziolako. [[Gaio Verres|Verres]] <ref>Zizero, ''In Verrem'', 1, III, 51</ref> pretorrak zapaldu zuen. Hiri hau burujabeko ''[[municipium]] ''bilakatu zen nolabaiteko garrantziarekin. [[Plinio Gaztea|Pliniok]] eta [[Klaudio Ptolomeo|Ptolomeok]] hiri hau aipatu zuten irlako beste batzuen artean, ''Ibilbideetan ''agertzen ez bada ere. [[Rabenako kosmografia|Rabenako geografoak]], [[Silius Italicus]]ek<ref>Plin. III. 8. § 14 ; Ptol. III. 4. § 14; Geogr. Rav. V. 23.</ref>, berriro aipatzen zuenean beste siziliar hiri batzuen artean, [[Noto (Sizilia)|Netum]]-ekin (gaurko ''Noto Antico'') elkartzen du auzikideak zirelako<ref>Sil. Ital. XIV. 268.</ref>.
Siziliako hego-ekialdearen eta Modikaren kristautasuna (germaniar historiaren arabera, L. Hertling) goiztiarra zen. Sirakusako elizbarrutiak dioenez, San Paulok fundazio apostoliko bat egin zuen K. o. 61ean<ref>Apostoluen aktak 28:12</ref>.